Chinebral Gamuetara joango da Girizia
Chinebral Gamueta Aragoiko mendia igoko dute Giriziako mendizaleek asteburu honetan. Iganderako aurreikusi dute igoera, baina asteburu pasa joango dira. Larunbatean aterako dira Haurtzaro Ikastolatik, 15:30ean eta Linzara (Aragoi) joango dira. Gaua ber...
Chinebral Gamueta Aragoiko mendia igoko dute Giriziako mendizaleek asteburu honetan. Iganderako aurreikusi dute igoera, baina asteburu pasa joango dira.
Larunbatean aterako dira Haurtzaro Ikastolatik, 15:30ean eta Linzara (Aragoi) joango dira. Gaua bertako aterpetxean emango dute.
Igandean igoko dute 2.329 metroko mendia. 1.050 metroko altuera aldaketa du ibilbideak eta sei-zazpi orduetan egingo dutela aurreikusi dute.
Autobusak, afariak, lotarako lekuak eta gosariak 55 euro balio dute. Izena ohiko tokietan eman behar da.

