2010. urtean jaiotakoen zuhaitzak ari dira landatzen
Gaurko Zuhaitzaren Egunean Arramendi hegia arbolez betetzen ari dira. 2010. urtean jaiotako errenteriarren izenak daramatzate landatzen ari diren zuhaitzek. Ekimen horrekin, pixkanaka-pixkanaka Belaunaldien Basoa eratzen ari dira, Ingurumen Sailak sust...
Gaurko Zuhaitzaren Egunean Arramendi hegia arbolez betetzen ari dira. 2010. urtean jaiotako errenteriarren izenak daramatzate landatzen ari diren zuhaitzek. Ekimen horrekin, pixkanaka-pixkanaka Belaunaldien Basoa eratzen ari dira, Ingurumen Sailak sustatuta. Hala, urtero jaiotzen diren haurren gurasoek aukera daukate baso horretan zuhaitza landatu, eta ondoan haurraren izen abizenak eta jaiotze data dituen plaka jartzeko.
Aurten 400 gurasori bidali diete gonbidapen eskutitza, eta 200 erantzun jaso dituzte. Goizean zehar taldeka joango dira igotzen hiru ordulaurdenero bakoitzari dagokion zuhaitza landatzera. Guztira, lau talde dira.
Aurten ere zuhaitz mota ezberdinak jarri dituzte gurasoen eskura, eta bakoitzak erabaki behar du zein nahi duen. Astigarrak, urkiak, pagoak, erramuak eta sagarrondoak dituzte aukeran.
Belaunaldien Basoa orain lau urte sortu zuten herriko familia gazteen eta haurren artean ingurumenaren gaineko sentsibilitatea eta errespetua sustatzeko. Ordutik 800 zuhaitz inguru landatu dituzte.