Gaztañoko bizilagunen eskaera egi bihurtua?

Gaztaño auzoan errepidea margotu dute sarreran

Gaur goizean Gaztaño auzoko sarrera errepideko bi norabideak margotu dituzte. Orain arte, autoak aparkatu izan dute gune horretan bertako bizilagunek askotan salatu duten moduan “debekatuta badago ere”. Bizilagunek bilera eskatu zuten udalarekin, auzoan TAO sistema ezartzea aztertzeko. Onartzeko, hainbat baldintza jarri zituzten, horietako bat, auzoaren sarbidea den errepide horretan aipatu sistema ez jartzea, berez ezin delako aparkatu. Argazkian ikusten den moduan, autorik ez dago bertan aparkatuta eta bi bideak margotuta daude. Auzotarren eskaerari erantzuna ote?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.