Zuhaitzaren eguna egingo dute etzidamu, Belaunaldien Basoan
Laugarrenez belaunaldien basoan zuhaitzaren eguna egingo dute eztidamu
Ingurumen sailak antolatuta, zuhaitzaren eguna egingo dute etzi, Arramendi hegian kokatutako Belaunaldien Basoan. 2010 urtean zehar haurra izandako 400 gurasoei bidali die gutuna udalak eta horietatik “200 erantzun jaso ditugu” azaldu du Juan Carlos Merinok. Beraz, beste hainbeste zuhaitz landatuko dituzte Belaunaldien Basoan aurten.
Plaka haurraren izenarekin
Goizeko hamarretan hasiko da ekimena eta gurasoak txandatan banatuta landatuko dituzte zuhaitzak. “Aurten astigarrak, urkiak, pagoak, erramua eta sagarrondoak aukeratu ditugu. Gurasoek landatu nahi dutena aukeratu egin behar dute eta ondoren tresnak utziko dizkiegu” azaldu du Joseba Etxarte Hiri Mantenuko zinegotziak. Landatutako zuhaitz bakoitzaren ondoan, haurraren izen abizenak eta jaiotze data dituen plaka jarriko dute. Hala ume bakoitzak bere izena daraman zuhaitzaren jarraipena egitea izango du basora bertara joanda edo www.errenteriaenverde.net orrialdean sartuta, Luis Andres ingurumen zinegotziak azaldu duenez.
Belaunaldien Basoa orain lau urte sortu zuten herriko familia gazteen eta haurren artean ingurumenaren gaineko sentsibilitatea eta errespetua sustatzeko. Ordundik 800 zuhaitz inguru landatu dituzte bertan udal ordezkariek azaldu dutenez.