Udal Gobernu Taldeak aurrekontu «murritzak» aurkeztu ditu
“Krisi garaiak direla eta, udal aurrekontua murriztu behar izan dugu”. Hala azaldu du Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Izan ere, gaurko plenoko puntuetako bat izango da 2011 udal aurrekontuak. Salaberriak azaldu duenez, “2008ko eta 2009ko aurrekontuekin badu alderik, murritzagoa baita”. Bi urte horietako udal aurrekontuetan hamar milioi euro baino gehiago kuadratu zituzten (zehazki, 10.944.700 euro 2008an eta 10.567.2000 2009an), baina aurten proposatu dutena 7.700.000koa da. Alde hori egoteko arrazoiak azaldu ditu Lezoko alkateak: “Falta den diru zatirik nabarmenena inebrtsioena da. Izan ere, iaz bukatu ziren hainbat partida”. Horrela, Urban plana, Izartu 2 edo Espainiako Gobernuaren Herri Lanetarako Inbertsio Funtsa aipatu ditu Lezoko alkateak. Udalak ere inbertsio gutxi egingo ditu aurtengo aurrekontuetan, guztira 438.100 euro. Izan ere, Udalak “diru gutxi” duelako hartu dute erabaki hori, eta plan berrien zain geratuko dira inbertsio berriak egiteko. Inbertsio handiena, jangelan Aurtengo inbertsio zatian handiena Lezo Herri Eskolako jangelak eramango duela adierazi du alkateak. Eraberritzeak 248.000 euro balio du guztira, eta Eusko Jaurlaritzak %60 jarriko du. Zehaztu duenez, iaz martxan jarritako obrak 2010eko aurrekontuaren barnean daude. Horien artean daude S1 sektorekoak, Salva enpresa inguruko inausketa lanak… Hala ere, bestelako obra txikiak egiteko —”kaleko argiteria, zaborrontziak eta horrelakoak gauza txikiak”, alkateak esan duenez— , iazko aurrekontuaren soberakina [...]
“Krisi garaiak direla eta, udal aurrekontua murriztu behar izan dugu”. Hala azaldu du Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Izan ere, gaurko plenoko puntuetako bat izango da 2011 udal aurrekontuak.
Salaberriak azaldu duenez, “2008ko eta 2009ko aurrekontuekin badu alderik, murritzagoa baita”. Bi urte horietako udal aurrekontuetan hamar milioi euro baino gehiago kuadratu zituzten (zehazki, 10.944.700 euro 2008an eta 10.567.2000 2009an), baina aurten proposatu dutena 7.700.000koa da.
Alde hori egoteko arrazoiak azaldu ditu Lezoko alkateak: “Falta den diru zatirik nabarmenena inebrtsioena da. Izan ere, iaz bukatu ziren hainbat partida”. Horrela, Urban plana, Izartu 2 edo Espainiako Gobernuaren Herri Lanetarako Inbertsio Funtsa aipatu ditu Lezoko alkateak.
Udalak ere inbertsio gutxi egingo ditu aurtengo aurrekontuetan, guztira 438.100 euro. Izan ere, Udalak “diru gutxi” duelako hartu dute erabaki hori, eta plan berrien zain geratuko dira inbertsio berriak egiteko.
Inbertsio handiena, jangelan
Aurtengo inbertsio zatian handiena Lezo Herri Eskolako jangelak eramango duela adierazi du alkateak. Eraberritzeak 248.000 euro balio du guztira, eta Eusko Jaurlaritzak %60 jarriko du.
Zehaztu duenez, iaz martxan jarritako obrak 2010eko aurrekontuaren barnean daude. Horien artean daude S1 sektorekoak, Salva enpresa inguruko inausketa lanak…
Hala ere, bestelako obra txikiak egiteko —”kaleko argiteria, zaborrontziak eta horrelakoak gauza txikiak”, alkateak esan duenez— , iazko aurrekontuaren soberakina erabiliko dutela esan du. “Hilabete honetan itxiko da epea eta orduan aterako dugu”, esan du Salaberriak. Positiboa izango dela iragarri zuen.
Pertsonalaren gastuetan igoera egotearen arrazoiak azaldu ditu. Horrela, Oiartzungo udaltzainekin egiten den patruila bateratuak gastua igo du, “asteburuetan herri bakoitzeko udaltzaingoak berean egiten duelako”. Horrez gain, Udalak arkitekto bat eta elektrizista kontratu ditu.
Ondasun arrunteko gastuei dagokionez, Oarsoaldea Garapen Agentziari diru gutxiago bideratuko dio Udalak.
Salaberriak azaldu duenez, herriko elkarteei ezin diete dirua banatu aurrekontuak indarrean sartu arte. Izan ere, atzoko plenoan aurkeztu zituztenak hasierako aurrekontuak dira. Gero, jendaurrean jarriko lituzkete aurrekontuak eta, alegaziorik bada, epe batean sartuko dira indarrean aurrekontuak.