Sormenak badu nondik edan
Literatura dute gustuko eta idazten trebeak direla erakutsi dute. Asier Badiolaz, Garazi Alegriaz eta Aritz Olartez ari gara. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak dira lehenengo biak eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolako ikaslea hirugarrena. Euskaltzaindiak urtero antolatzen dituen Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariketako sari bana jaso dute. Herenegun eman zieten saria, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan. Aurten 217 ikaslek aurkeztu dituzte lanak sarietara, narrazioan eta poesian. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Garazi Alegriak, esaterako, bigarren saria jaso du A mailako Narrazio alorrean, Hiru urte izeneko lanagatik. Bulimiaren gaia hautatu du Garazi Alegriak: «Bulimiarekin gaixo egon den neska baten istorioa da. Hiru urte eman ditu ospitalean, eta etxeratzean sendatzeko prozesua nolakoa izan den kontatzen du», argitu du Alegriak. Lana idatzi baino egun batzuk lehenago bulimiaren gaineko film bat ikusi zuela aitortu du Alegriak, eta «ideiak hortik hartu zituela». Saria jaso eta egun berean Hitzari esan zionez, urduri izan zen oso sari banaketa bitartean, baina era berean oso pozik: « Lan bat aurkezten dudan lehen aldia da eta ez nuen saririk espero», dio zintzoki. Asier Badiolak eta Aritz Olartek, bien bitartean, olerki alorreko sariak eskuratu dituzte. A mailako hirugarren saria eskuratu [...]
Literatura dute gustuko eta idazten trebeak direla erakutsi dute. Asier Badiolaz, Garazi Alegriaz eta Aritz Olartez ari gara. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak dira lehenengo biak eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolako ikaslea hirugarrena. Euskaltzaindiak urtero antolatzen dituen Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariketako sari bana jaso dute. Herenegun eman zieten saria, Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan.
Aurten 217 ikaslek aurkeztu dituzte lanak sarietara, narrazioan eta poesian. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Garazi Alegriak, esaterako, bigarren saria jaso du A mailako Narrazio alorrean, Hiru urte izeneko lanagatik. Bulimiaren gaia hautatu du Garazi Alegriak: «Bulimiarekin gaixo egon den neska baten istorioa da. Hiru urte eman ditu ospitalean, eta etxeratzean sendatzeko prozesua nolakoa izan den kontatzen du», argitu du Alegriak.
Lana idatzi baino egun batzuk lehenago bulimiaren gaineko film bat ikusi zuela aitortu du Alegriak, eta «ideiak hortik hartu zituela». Saria jaso eta egun berean Hitzari esan zionez, urduri izan zen oso sari banaketa bitartean, baina era berean oso pozik: « Lan bat aurkezten dudan lehen aldia da eta ez nuen saririk espero», dio zintzoki.
Asier Badiolak eta Aritz Olartek, bien bitartean, olerki alorreko sariak eskuratu dituzte. A mailako hirugarren saria eskuratu du Aritz Olartek, Naturaren zaindariak olerkiagatik.
Asier Badiolak, bere aldetik, olerki alorreko lehen saria irabazi du, baina B Mailan. Dortoken sekretua izenburua du Badiolaren lanak, eta goiburuak bestela iradoki dezakeen arren, harreman sentimental baten gorabeherak ditu ardatz. «Sentimenduen degradazioa islatu nahi izan dut, onetik txarrera», azaldu du Badiolak poesia idazteko zertan inspiratu den galdetuta.
Maiz idazten du Badiolak, baina orain arte narrrazioan aritu omen da gehiago. Sariak nolabaiteko «bultzada psikologikoa» eman diola dio eta azkenaldian olerkiak idazten gustura dabilela
aitortu.
Gazteak literaturara erakarri nahi ditu Azkue Sariketak eta bistan denez gurean bada amuari kosk egin dionik.