Madarikatuak!
Joxe Iriarte Bikila. Gorripideko kidea. Errenteria-Orereta. Madarikatuak, energia nuklearraren aroari ateak ireki zenizkioten (militarrak eta zientzialariak) guztiak! Eta batez ere, Hiroshima eta Nagasakiren gainean lehergailu atomikoa jaurtitzeko agindu (eta agindua bete) zenutenak! Madarikatuak, oreka nuklearraren aitzakiaz mundu guztia bonba atomikoaz bete zenutenak, eta Sobiet Batasuna desagertu arren, horretan jarraitzen duzuenak! Madarikatuak, “bakerako atomoak” edo arlo zibileko energia nuklearraren mozorropean, arlo militarrari laguntzeaz gain, energia arriskutsuenari bide eman zeniotenak! Eta batez ere lobby nuklearrentzat morrontzan lan egiten duzuen politikari, enpresari, zientzialari, katedradun eta idazleak! Madarikatuak, Txernobylen hondamendiaren gainean urteak pilatzen utzi eta beroketa klimatikoaren aitzakiaz energia nuklearraren aldeko sasi argudioak zabaltzen ibili zaretenak, gure (euskal) zientzialari laudatuak eta goraipatuak barne! Madarikatuak, Fukushimako hondamendiaren aurrean ere (oraindik ezer ere ez dela gertatu dioten horiek, batez ere) lobby-en kontsignak itsu-itsu zabaltzen dituztenak! Eta batez ere, tragediaren erdian nuklearraren beharra aldarrikatzen jarraitzen duten Confebask-eko bozeramaileak. Horiengatik balitz Lemoizko zentrala lanean izango genuke. Madarikatuak ere, interes partikularrengatik energia nuklearraren “dohainen” propaganda egiten ari diren langile astapotro ustelak! Eta gizarte kontsumistan goxo bizitzeko nuklearrekin ados daudenak! Eta madarikatua kapitalismoa! Ingurumenaren egoera aztertzen dituzten adituek zera esaten digute: “Mende erdian, ahalik eta etekin gehien lortzea helburu duen munduko ekonomia —kapitalista— zazpi bider handitu da, baina ekonomia hori [...]
Joxe Iriarte Bikila. Gorripideko kidea. Errenteria-Orereta.
Madarikatuak, energia nuklearraren aroari ateak ireki zenizkioten (militarrak eta zientzialariak) guztiak! Eta batez ere, Hiroshima eta Nagasakiren gainean lehergailu atomikoa jaurtitzeko agindu (eta agindua bete) zenutenak!
Madarikatuak, oreka nuklearraren aitzakiaz mundu guztia bonba atomikoaz bete zenutenak, eta Sobiet Batasuna desagertu arren, horretan jarraitzen duzuenak!
Madarikatuak, “bakerako atomoak” edo arlo zibileko energia nuklearraren mozorropean, arlo militarrari laguntzeaz gain, energia arriskutsuenari bide eman zeniotenak! Eta batez ere lobby nuklearrentzat morrontzan lan egiten duzuen politikari, enpresari, zientzialari, katedradun eta idazleak!
Madarikatuak, Txernobylen hondamendiaren gainean urteak pilatzen utzi eta beroketa klimatikoaren aitzakiaz energia nuklearraren aldeko sasi argudioak zabaltzen ibili zaretenak, gure (euskal) zientzialari laudatuak eta goraipatuak barne!
Madarikatuak, Fukushimako hondamendiaren aurrean ere (oraindik ezer ere ez dela gertatu dioten horiek, batez ere) lobby-en kontsignak itsu-itsu zabaltzen dituztenak! Eta batez ere, tragediaren erdian nuklearraren beharra aldarrikatzen jarraitzen duten Confebask-eko bozeramaileak. Horiengatik balitz Lemoizko zentrala lanean izango genuke.
Madarikatuak ere, interes partikularrengatik energia nuklearraren “dohainen” propaganda egiten ari diren langile astapotro ustelak! Eta gizarte kontsumistan goxo bizitzeko nuklearrekin ados daudenak!
Eta madarikatua kapitalismoa! Ingurumenaren egoera aztertzen dituzten adituek zera esaten digute: “Mende erdian, ahalik eta etekin gehien lortzea helburu duen munduko ekonomia —kapitalista— zazpi bider handitu da, baina ekonomia hori sostengatzen duten sistemak suntsitzen ari dira: itsasoaren gehiegizko ustiaketa eta kutsadura, ur eskasia, zoruaren erosioa, baso soiltzea, klima aldaketa, espezie ugariren galtzea, baliabideen eskasia, hondamen naturalaren ugaritzea. Guzti horrek ondorio bat dakar: biziari eusteko behar diren zikloek oreka baten menpe daude. Egun oreka hori arrisku latzean dago, betirako galtzeko arriskuan”. Erantsi beharko genieke istripu nuklearraren arriskuak.
Izan ere, ekonomian bezala, denentzat eskubide guztiak bermatzea eta naturarekiko oreka ekologikoa ziurtatzea ezinezkoa da neoliberalismoaren markoan, eta ezta kapitalismo abegikorrago batean ere. Beste askotan esan duguna errepikatuko dugu. Errepide sarean, garraio arloan zein industria edo energia arloan ere, emergentzia galgak sakatzeko ordua eta norabidez aldatzeko aroa iritsi da.
Hots! Nuklearrak? ez, eskerrik asko! Berriro hormak kartelez, garraioak pegataz, eta gure paparrak txapaz bete behar ditugu, eta kaleak berreskuratu! Eta Garoña lehenbailehen itxi arazi!