Kexu, Olidengo eta Arraguako geltokiak kendu dituztelako
Oiartzuarrak eta herrian lan egiten duten kanpotarrak kexu dira. Ekialdebus garraio publiko egitasmoa martxan jarri ondoren, Oliden kanpineko geltokia eta Arraguatik herrigunerako (H2arena, Mendingoa) kendu dituztelako dira kexu. Olidengoa —Carrefour...
Oiartzuarrak eta herrian lan egiten duten kanpotarrak kexu dira. Ekialdebus garraio publiko egitasmoa martxan jarri ondoren, Oliden kanpineko geltokia eta Arraguatik herrigunerako (H2arena, Mendingoa) kendu dituztelako dira kexu.
Olidengoa —Carrefourren ondorengo geltokia— kentzearekin, inguruko enpresetako langileek arriskuan ikusten duten euren burua. Izan ere, euren enpresetara iristeko ez daukate espaloirik eta autoren eta kamioren batek harrapa ditzake.
Bere garaian, asko kostatu zitzaien parada hori jartzea lortzea eta orain, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunei eskatu diete geltokia berriro jartzeko: “Egin dezatela proba, gure enpresetara lanera joango balira bezala, eta ikusiko dute arriskua; garraio publikoa erabili behar dugula esaten digute, baina ez digute erraz jartzen. Jar dezatela berriro geltokia, zerbait larria gertatu baino lehen”.
Arraguatik herrira doan bidean, lehen autobus bakarra zegoen, orduro, H2a (Donostiatik etortzen zena). Xorrolarekin, herrigunetik Arraguara eta alderantziz autobusa badute herritarrek, maizago, baina hala ere kexu dira, herri barrukoa bakarrik delako.
Izan ere, Arraguako beheko aldera jaitsi behar dute, oinez, Xorrolan, autoan… Donostiako norabidean autobusa edo topoa hartu ahal izateko. Lehengo zerbitzua jartzeko eskatu dute.