‘Hiritartasuna denontzat’ eskatuko dute igandean
Xenofobiaren eta arrazakeriaren kontrako XIV. martxa 11:30ean abiatuko da igandean Trintxerpeko Azokatik Donostiara bidea. Eskubide berdintasuna. Horixe SOS Arrazakeriak, Medicus Mundik eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen Gipuzkoako Koordinadorak urtero antolatzen duen martxaren aldarria eta horixe bera eskatuko dute igandean, Aqui vivimos, aqui votamos. Hiritartasuna denontzat lelopean. Jada 51 erakundek agertu diote babesa . 11:30ean abiatuko da xenofobiaren kontrako martxa Trintxerpeko Azokatik eta Donostiako Bulebarra izango dute helmuga. Gros auzoko Zurriola pasealekutik Bulebarrera batukadak lagunduko du ibilaldia. Lehengo astelehenean ospatu zen arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna eta horren harira hamaika ekimen ari dira egiten han eta hemen xenofobiaren kontra. Bota eskubidea Udal hauteskundeen gertutasunak boto eskubidearen aldarrikapenari indar berezia ematen dio aurten. SOS Arrazakeriaren arabera, legea diskriminatzailea da etorkinekin, Espainiako konstituzioak atzerritarrei botoa emateko eta hautatuak izateko eskubidea aitortzen dien arren, elkarrekikotasun hitzarmenak eta itunak exijitzen dituelako. Baldintza horrek eragiten du diskriminazioa, aipatu hitzarmenak ez direlako beti sinatzen, eta horrek pertsonen eskubide politikoak jatorriaren menpeko bihurtzen dituelako, SOS Arrazakeriaren arabera. Espainiak aurten, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Paraguai, Peru, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria eta Cabo Verderekin sinatu ditu hitzarmenak, baina asko izango dira botoa emateko aukerarik izango ez dutenak. Gaurko, flashmoberako deia Igandeko martxaren deitzaileek eta Usandizaga Institutuko ikasleek, gai beraren harira flashmob bat [...]
Xenofobiaren eta arrazakeriaren kontrako XIV. martxa 11:30ean abiatuko da igandean Trintxerpeko Azokatik Donostiara bidea.
Eskubide berdintasuna. Horixe SOS Arrazakeriak, Medicus Mundik eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen Gipuzkoako Koordinadorak urtero antolatzen duen martxaren aldarria eta horixe bera eskatuko dute igandean, Aqui vivimos, aqui votamos. Hiritartasuna denontzat lelopean. Jada 51 erakundek agertu diote babesa .
11:30ean abiatuko da xenofobiaren kontrako martxa Trintxerpeko Azokatik eta Donostiako Bulebarra izango dute helmuga. Gros auzoko Zurriola pasealekutik Bulebarrera batukadak lagunduko du ibilaldia.
Lehengo astelehenean ospatu zen arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna eta horren harira hamaika ekimen ari dira egiten han eta hemen xenofobiaren kontra.
Bota eskubidea
Udal hauteskundeen gertutasunak boto eskubidearen aldarrikapenari indar berezia ematen dio aurten. SOS Arrazakeriaren arabera, legea diskriminatzailea da etorkinekin, Espainiako konstituzioak atzerritarrei botoa emateko eta hautatuak izateko eskubidea aitortzen dien arren, elkarrekikotasun hitzarmenak eta itunak exijitzen dituelako. Baldintza horrek eragiten du diskriminazioa, aipatu hitzarmenak ez direlako beti sinatzen, eta horrek pertsonen eskubide politikoak jatorriaren menpeko bihurtzen dituelako, SOS Arrazakeriaren arabera.
Espainiak aurten, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Paraguai, Peru, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria eta Cabo Verderekin sinatu ditu hitzarmenak, baina asko izango dira botoa emateko aukerarik izango ez dutenak.
Gaurko, flashmoberako deia
Igandeko martxaren deitzaileek eta Usandizaga Institutuko ikasleek, gai beraren harira flashmob bat grabatzeko deia egin dute. 10:45ean elkartuko dira parte hartu nahi duten guztiek Donostiako Artzain Onaren katedralean. Usandizaga institutuko ikasleek eta martxaren deitzaileek Artzain Onean biltzen direnei martxaren antolatzaileek egingo dituzten hamar proposamenaren aldeko botoa eman dezaten eskatuko diete.