Drogen erabileraren hausnarketarako antzezlana
Artebide V. enplegu proiektuak, drogen kontsumoari buruzko 5-1 Kontra antzezlana egin du, eta bihar eta etzi antzeztuko dute Hondarribian herriko gazte eta helduei zuzenduta. Antzezlanak, Hondarribian programa eta ekintza ezberdinen bidez, Prebentzio K...
Artebide V. enplegu proiektuak, drogen kontsumoari buruzko 5-1 Kontra antzezlana egin du, eta bihar eta etzi antzeztuko dute Hondarribian herriko gazte eta helduei zuzenduta. Antzezlanak, Hondarribian programa eta ekintza ezberdinen bidez, Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak arlo ezberdinetik duela urte batzuetatik hona daraman lan ildoa jarraitu nahi du, bizimodu osasuntsuak sustatuz, babes eragile bezala gaitasun pertsonalen garapena azpimarratuz eta drogen erabileraren inguruko hausnarketak sustatuz.
5-1 Kontra bi egunez ikusteko aukera izango da. Hondarribiko gazteei zuzenduta emanaldia bihar arratsaldean izango da 18:00etatik aurrera Saindua Gaztelekuan. Ezti ostirala aldiz, emanaldia arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da gazte eta helduei zuzenduta Zuloaga Etxean. Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuaren eta Lanbideren laguntzarekin egindako antzezlana ikusteko sarrera doan izango da.