Telebista numerikoaren autobusak Hendaia bisitatuko du bihar
Martxoaren 29an telebista analogikoa betiko itzaliko da Pausun, Biriatun eta Hendaian. Erakunde publikoek informazio kanpaina abiatu dute aldaketaz informatzeko. Horien artean, Tous au numérique erakundearen autobusa Hendaiako Errepublika plazan izane...
Martxoaren 29an telebista analogikoa betiko itzaliko da Pausun, Biriatun eta Hendaian. Erakunde publikoek informazio kanpaina abiatu dute aldaketaz informatzeko. Horien artean, Tous au numérique erakundearen autobusa Hendaiako Errepublika plazan izanen da bihar asteazkenean, hilak 23, 07:00etatik 14:00etara, herritarren zalantzak argitzeko.
Xehetasun gehiagorako deitu 0970-81 88 18 gainordainik gabeko telefonora, astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, edo bisitatu Tous au numérique-ren webgunea.