Sei puntutatik bakarra lortu dute herriko taldeek
Hiru puntu zeuzkaten jokoan Beti Onak eta Touringek, eta Beti Onak soilik eskuratu du puntu bat, larunbatean Mariñoren kontra etxetik kanpo jokatutako lehian bana egin baitzuen. Mariño azken hirugarren dag, eta sailkapenari begiratuta irabazteko modu...
Hiru puntu zeuzkaten jokoan Beti Onak eta Touringek, eta Beti Onak soilik eskuratu du puntu bat, larunbatean Mariñoren kontra etxetik kanpo jokatutako lehian bana egin baitzuen. Mariño azken hirugarren dag, eta sailkapenari begiratuta irabazteko moduko partida zeukan Beti Onak. Hiru puntuak lortu ez zituen arren, behintzat bat eskuratu zuen.
Touringek, berriz, huts egin zuen etxean Astigarraga Mundarroren aurka. Sailkapenaren zuloan sartuta daude astigarragarrak, eta Touringek a priori nagusi izan behar zuen mailaz igotzeko borrokan sartuta baitago, baina 0-1eko emaitzarekin amaitu zen partida.
Datorren jardunaldian Behobia bigarren sailkatua izango du aurrez aurre Beti Onak, eta Kostkas Mirenen Bihotza, berriz, Touringek.