‘Punto final. Ultima testigo’ liburua aurkeztuko dute etzi Mikelazulon
Intxorta 1937 elkarteak argitaratutako Punto final. Ultima testigo. liburua aurkeztuko dute etzi Mikelazulo Kultur Elkartean. Juan Ramon Garai, Izpi Berdea eta Maite Landinek hartu dute parte liburuaren idazketa prozesuan eta bertan “Gerra Zibila...
Intxorta 1937 elkarteak argitaratutako Punto final. Ultima testigo. liburua aurkeztuko dute etzi Mikelazulo Kultur Elkartean. Juan Ramon Garai, Izpi Berdea eta Maite Landinek hartu dute parte liburuaren idazketa prozesuan eta bertan “Gerra Zibilak suntsitutako familia batean bizirik gelditu den pertsona bakarraren testigantza bildu dute” azaldu dute antolatzaileek.
Lekukoak desagertzen ari
Liburuan biltzen den testigantza , Maite Landin Donostiarrarena da.Datorren hilabetean 91 urte beteko ditu Landinek eta Faxistak II Errepublikaren aurka altxa zirela 75 urte beteko diren honetan azken lekukoak desagertzen ari direla zehaztu dute antolatzaileek “bizirik diren lekuko bakarrenetakoa da bera”.
Liburua 1936ko azaroan Oiartzunen afusilatu zuten Florencia Olazagoitiak sabelean zeraman umeari eskeini diote: “ume horrek 74 urte izango zituen orain, baina ez zuen argirik ikusi. Ume hura bezala, demokrazia eta justizia afusilatu egin zituzten eta gaur egun oraindik argia ikusteke dago”.
Ondoren solasaldia
Liburuaren aurkezpena Mikelazulo elkartean egingo dute etzi 19:30etatik aurrera eta ondoren solasaldia antolatu dute Juan Ramon Garai Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kidearekin eta Liburuaren protagonista eta bizirik den lekuko bakarrenetakoa den Maite Landinekin.