Hil egin da Hendaian bikotekide ohiari eraso egitera joan zen gizonezkoa
Igandean (Hendaian) bikotekide ohiaren etxera ustez hura erasotzera joan zen gizonezkoa hil egin zen atzo. 18 urte zituen eta igandean emaztea erasotzera joan zenean, horren lagun batek aizto batekin zauritu zuen. Gizonak bizkarraren behealdean jaso zu...
Igandean (Hendaian) bikotekide ohiaren etxera ustez hura erasotzera joan zen gizonezkoa hil egin zen atzo. 18 urte zituen eta igandean emaztea erasotzera joan zenean, horren lagun batek aizto batekin zauritu zuen. Gizonak bizkarraren behealdean jaso zuen labankada, eta ospitalera eraman behar izan zuten.
La Fontaine karrikako apartamentu batean gertatu zen dena. Emakumeak 16 urte ditu, eta ustez hil den gazteak mailu bat eta taser bat baliatu zituen bikotekide ohiaren etxera sartzeko. Emakumezkoak zauri arinak ditu, eta etxean bertan artatu zuten. Horren ahizpak ohartarazi zuen gertatutakoaz. Emakumearen laguna atxilotu zuen Poliziak heriotza nola gertatu zen argitzeko.