Harresiaren beste aldea
Harresia zeharkatzen dabiltzan pertsonak, urteetako gatazkaren zimurdurak aurpegian ezarrita dauzkatenak, laguna galdu ondoren saminez beterik daudenak… Palestinako eta Golango herritarrak dira Mikelazulon martxan dagoen erakusketako protagonista nagusiak: Giza eskubideak, Israelgo estatuak okupatutako lurraldeetan. Hilaren bukaera arte inguru horietan ateratako argazkiak ikusteko aukera dago kultur elkartean. Enrique Pimoulier argazkilaria ibili da kamerarekin momentu horiek harrapatzen, eta orain Mundubat elkarteari esker ikusteko aukera dago. Honako hitzekin hasten da erakusketa: “Palestinarra baldin bazara, %75eko aukera daukazu mugitua edo errefuxiatua izateko, gutxienez bizitzan behin”. ‘Apartheidaren harresia’ Pixkanaka-pixkanaka bertako errealitatearen erakusgarri diren egoerak, tokiak eta pertsonak ikus daitezke erakusketan zehar. Esate baterako, apartheidaren harresia: “725 kilometrotako hormak izugarrizko mina eragiten die palestinarrei. Nazio Batuen Elkartearen azken txostenaren arabera, milaka olibondo eta nekazaritzarako lur emankorrak suntsitu ditu, hainbat etxe bota eta milaka palestinar euren lurretatik eta bizibideetatik urrundu”. Hurrengo argazkietan Jerusalem, Nabulus, Gaza eta beste zenbait gune okupatuetan bizi duten egoera erakusten du. Horietan hildakoak, atxiloketak… izaten dira etengabe. Gazako egoera bereziki larria da. 2008ko abendutik 2009 urtarrilera arte Israelek egindako erasoaldian 1.434 palestinar hil zituzten, horietatik 960 zibilak. Atxilotuen gaineko datuak ere eman dituzte: “Palestinako giza eskubideen zentroaren arabera, 1967an Israelek Palestinako lurraldeak okupatu zituenetik 700.000 palestinar atxilotu ditu; Gazako, Zisjordaniako eta Jerusalem Ekialdeko herritarren [...]
Harresia zeharkatzen dabiltzan pertsonak, urteetako gatazkaren zimurdurak aurpegian ezarrita dauzkatenak, laguna galdu ondoren saminez beterik daudenak… Palestinako eta Golango herritarrak dira Mikelazulon martxan dagoen erakusketako protagonista nagusiak: Giza eskubideak, Israelgo estatuak okupatutako lurraldeetan. Hilaren bukaera arte inguru horietan ateratako argazkiak ikusteko aukera dago kultur elkartean.
Enrique Pimoulier argazkilaria ibili da kamerarekin momentu horiek harrapatzen, eta orain Mundubat elkarteari esker ikusteko aukera dago. Honako hitzekin hasten da erakusketa: “Palestinarra baldin bazara, %75eko aukera daukazu mugitua edo errefuxiatua izateko, gutxienez bizitzan behin”.
‘Apartheidaren harresia’
Pixkanaka-pixkanaka bertako errealitatearen erakusgarri diren egoerak, tokiak eta pertsonak ikus daitezke erakusketan zehar. Esate baterako, apartheidaren harresia: “725 kilometrotako hormak izugarrizko mina eragiten die palestinarrei. Nazio Batuen Elkartearen azken txostenaren arabera, milaka olibondo eta nekazaritzarako lur emankorrak suntsitu ditu, hainbat etxe bota eta milaka palestinar euren lurretatik eta bizibideetatik urrundu”.
Hurrengo argazkietan Jerusalem, Nabulus, Gaza eta beste zenbait gune okupatuetan bizi duten egoera erakusten du. Horietan hildakoak, atxiloketak… izaten dira etengabe.
Gazako egoera bereziki larria da. 2008ko abendutik 2009 urtarrilera arte Israelek egindako erasoaldian 1.434 palestinar hil zituzten, horietatik 960 zibilak. Atxilotuen gaineko datuak ere eman dituzte: “Palestinako giza eskubideen zentroaren arabera, 1967an Israelek Palestinako lurraldeak okupatu zituenetik 700.000 palestinar atxilotu ditu; Gazako, Zisjordaniako eta Jerusalem Ekialdeko herritarren %20″. Gaineratu dutenez, 2000. urtetik 6.500 ume palestinar atxilotu ditu Israelek.