Eskualdea ezagutzeko ibilbide turistikoak egingo dituzte bidasoko ikasleek
Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak ibilbide turistikoak egingo ditu GPS audiogidaren laguntzaz, Eskualdeko ikastetxe eta lanbide-heziketa zentroetako ikasleekin martxoan eta apirilean. Ibilbide turistikoak iragan ostiralean hasi zituzten Dunboa Ikast...
Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak ibilbide turistikoak egingo ditu GPS audiogidaren laguntzaz, Eskualdeko ikastetxe eta lanbide-heziketa zentroetako ikasleekin martxoan eta apirilean. Ibilbide turistikoak iragan ostiralean hasi zituzten Dunboa Ikastetxeko ikasleekin, eta Irungo El Pilar ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute aste honetan. Ikastetxeek Txingudi GPS audiogida erabat doan erabili ahalko dute, eta eskualdeko beste ikastetxe batzuek ere parte hartzeko aukera daukate oraindik ere. Ikasleek ibilbide bat egingo dute, eta inguruaren historia ezagutuko dute. Bost hizkuntza ditu dispositiboak eta horrela ikasleek berek aukeratzen duten hizkuntzatan entzun ahalko dituzte azalpenak. Alde honetik, ekimenak izaera pedagogikoa du.
Audiogida proiektu aitzindaria da Euskal Herrian. Zortzi ibilbide desberdin egin ahal dira Bidasoa eskualdearen barruan, irudiekin eta kontakizunekin, eta inguruaren ezaugarri historikoen berri ematen du. Dispositiboa eskualdeko bizilagun naiz turistentzat da, eta Hondarribiko, Irungo eta Hendaiako Turismo Bulegoetan dago eskuragarri. Alokatu egiten da, egunean 4 euro ordainduta, eta azalpenezko triptiko eta oinarrizko instrukzioak banatzen dituzte, gailuaren funtzionamendua azaltzeko.