Atxilotua, ihes egin eta istripua izan ondoren
Ertzaintzak 23 urteko gaztea atxilotu du, patruilatik ihes egin eta istripua izan ondoren. Atxilotua drogen eraginpean zegoen, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Igandean, 16:15ak aldera, Ertzaintzako patruila bat Ergoien auzotik zegoen, susmagarri ...
Ertzaintzak 23 urteko gaztea atxilotu du, patruilatik ihes egin eta istripua izan ondoren. Atxilotua drogen eraginpean zegoen, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Igandean, 16:15ak aldera, Ertzaintzako patruila bat Ergoien auzotik zegoen, susmagarri izan litekeen auto bat ikusi zuenean. Bertara hurbildu ziren agenteak eta haiek ikusita, oso urduri jarri zen autoaren gidaria eta ihes egin zuen. Ondoren, autoa bidetik atera zen eta gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.