24. Maddalen Sariak antolatu ditu Udalak
Errenteria-Oreretan bizi edo ikasten ari direnen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzeko asmoz, Euskara departamentuak 24. Maddalen Sariak antolatu ditu aurten, eta urtero moduan Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxillergoko ...
Errenteria-Oreretan bizi edo ikasten ari direnen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzeko asmoz, Euskara departamentuak 24. Maddalen Sariak antolatu ditu aurten, eta urtero moduan Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxillergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek eurek egindako lanak entregatu ahal izango dituzte.
Literatur lehiaketara idazlana aurkeztu nahi duenak apirilaren 15era arteko epea izango du. Sari banaketa, berriz, urtero bezala herriko jaietan egingo dute, Madalen Egunean (uztailaren 22a), zehazki. Egun horretan ekitaldi berezi bat egiten dute udaletxean irabazleei sariak banatzeko.
Idazlanak Errenteriako Udal Erregistroan aurkeztu beharko dituzte horretara animatzen diren guztiek.
Parte hartu nahi duen orok edota argibide gehiago behar dituenak 943 44 96 13 telefono zenbakira dei dezake edota honako helbidera mezu bat idatzi: euskara@errenteria.net. Oinarriak, berriz, Errenteriako Udalaren webgunean aurki daitezke: www.errenteria.net.