TAO express zerbitzua izango da apiriletik aurrera
TAO express zerbitzua Portua auzoan izango da apiriletik aurrera erabiltzaile ororentzat eta 20 minutuz autoa doan uzteko aukera izango da. Akordioa Hondarribiko Udalak eta Higer Merkataritza Elkarteak sinatu dute eta erabiltzaileei gestio, erosketa et...
TAO express zerbitzua Portua auzoan izango da apiriletik aurrera erabiltzaile ororentzat eta 20 minutuz autoa doan uzteko aukera izango da. Akordioa Hondarribiko Udalak eta Higer Merkataritza Elkarteak sinatu dute eta erabiltzaileei gestio, erosketa eta egonaldia errazteko helburua dauka zerbitzu berriak. Zerbitzua erabiltzeko tiketa atera behar da eta behin hogei minutuko epea pasata, erabiltzaileak autoa bertan utzi dezake, baina betiko tarifa ordainduta.

