Antxetaren 10 urteak ospatu dituzte
Hilabeteak dira bere lehen hamarkada ospatzeari ekin ziola Antxeta Irratiak, eta ekitaldi anitz antolatu dituzte. Antxeta gauarekin hasi eta Ahotsak kolektiboaren hitzaldiarekin bukatuz. Bertso afaria, ate irekiak eta Europa Mailako Irrati Elkarteen Lehen Topaketa tarteko. Euskara, gizarte aniztasuna eta parekidetasuna ardatz izan dituen kanpaina landu dute. “Polita izan da oso, irratiaren baitan mugitu eta bere alde inplikatzen den jende kopurua anitza dela ohartzeko balio izan baitigu, lan talde bat dugu Antxeta Irratian baina ez gara sekula aspertuko laguntzaile, kolaboratzailerik gabe, inor ez garela esatez”, azaldu zuen Aitziber Zapirainek, Antxeta Irratiko koordinatzaileak. Behe Bidasoako irrati komunitario eta euskaldun bakarra da Antxeta, horrek bere alde baikor eta ezezkorrak dituelarik. Herritar, instituzio, mugimendu… jendartea osatu, eraiki eta biziarazten duten eragile ororen konfidantza irabazi du irratiak. “Ez da lan erraza izan, eguneroko indar eta esfortzuak aldiz, bere fruituak eman ditu”. Itxiera ekitaldia iragan ostegunean Hondarribiko Arma Plazan egin zuten, eta ez da kasualitatea, bertan entzun eta erabiltzen baita euskara gehien. Horrez gain, Antxeta Irratiak Hondarribian ditu bere entzule gehienak. “Gure eskualdea euskalduntzea da Antxeta Irratiaren erronka nagusienetariko bat, ibilbide horretan, ahalen araberako ekarpena egitea behintzat bai”, gehitu zuen Aitziberrek. Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria eta irratiaren laguntzailea, ere itxiera ekitaldian izan zen, “Kezkaz [...]
Hilabeteak dira bere lehen hamarkada ospatzeari ekin ziola Antxeta Irratiak, eta ekitaldi anitz antolatu dituzte. Antxeta gauarekin hasi eta Ahotsak kolektiboaren hitzaldiarekin bukatuz. Bertso afaria, ate irekiak eta Europa Mailako Irrati Elkarteen Lehen Topaketa tarteko. Euskara, gizarte aniztasuna eta parekidetasuna ardatz izan dituen kanpaina landu dute.
“Polita izan da oso, irratiaren baitan mugitu eta bere alde inplikatzen den jende kopurua anitza dela ohartzeko balio izan baitigu, lan talde bat dugu Antxeta Irratian baina ez gara sekula aspertuko laguntzaile, kolaboratzailerik gabe, inor ez garela esatez”, azaldu zuen Aitziber Zapirainek, Antxeta Irratiko koordinatzaileak.
Behe Bidasoako irrati komunitario eta euskaldun bakarra da Antxeta, horrek bere alde baikor eta ezezkorrak dituelarik. Herritar, instituzio, mugimendu… jendartea osatu, eraiki eta biziarazten duten eragile ororen konfidantza irabazi du irratiak. “Ez da lan erraza izan, eguneroko indar eta esfortzuak aldiz, bere fruituak eman ditu”.
Itxiera ekitaldia iragan ostegunean Hondarribiko Arma Plazan egin zuten, eta ez da kasualitatea, bertan entzun eta erabiltzen baita euskara gehien. Horrez gain, Antxeta Irratiak Hondarribian ditu bere entzule gehienak. “Gure eskualdea euskalduntzea da Antxeta Irratiaren erronka nagusienetariko bat, ibilbide horretan, ahalen araberako ekarpena egitea behintzat bai”, gehitu zuen Aitziberrek.
Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria eta irratiaren laguntzailea, ere itxiera ekitaldian izan zen, “Kezkaz baina itxaropenez ikusten dugu euskarazko hedabideen etorkizuna gure lurraldean, izan ere, teknologia berriek eta kontsumo ohitura berriek ekarri duten iraultzaren ondoren, zaila da alor honen etorkizunari begira estrategia zuzen-zuzena asmatzea”. 2002tik Foru Aldundiak diruz lagundu ditu Antxeta Irratia edo Pausumedia Elkartea hala ere, “erakundeen laguntza ez da diru kontuetara mugatu behar, ekosistemak sortu behar dira sektore estrategikoek iraun ahal izateko”. bukatu zuen.

