Añarben erreserba gunea ezartzeko eskatu du EB Eusko Legebiltzarrean
Mikel Arana EBko legebiltzarkideak legez besteko proposamena erregistratu du Eusko Legebiltzarrean Añarbeko ingurua erreserba gune bezala izendatzeko. Horren bidez, bertako pagadiak eta hariztiak erabat zaintzea ahalbidetuko litzateke. Aranak zehaztu ...
Mikel Arana EBko legebiltzarkideak legez besteko proposamena erregistratu du Eusko Legebiltzarrean Añarbeko ingurua erreserba gune bezala izendatzeko. Horren bidez, bertako pagadiak eta hariztiak erabat zaintzea ahalbidetuko litzateke. Aranak zehaztu du erreserba guneak Baliabide Naturalen Ordenazio Planaren barnean egon behar duela, eta mila hektareatakoa izan behar duela.
EBko kidearen arabera, Añarbek biodibertsitate maila altua eta baso zabalak dituelako Aiako Harriko balio ekologiko handienetakoa duen gunetzat jotzen da. Ildo horretatik, legebiltzarrak bere balio naturalen adinako maila eman beharko lioke gune horri.
EBko legebiltzarkideak gogorarazi duenez, Errenteriako Udalak 2009ko azaroan onartu zuen Añarbeko 917,15 hektareako eremua erreserba gune izendatzeko proposamena. Era berean, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen zitzaien izendapena eta mugatzea onartzeko, baina oraindik ez dute pauso hori eman.