1-0 garaitu zuen Hondarribiak Berio
Garaipena behar eta eskuratu zuen larunbatean Hondarribiko futbol taldeak. 1-0 garaitu zuten Berio etxean eta hiru puntuak poltsikoratuta, 13. dira sailkapen orokorrean 30 punturekin. Jaitsiera postuetatik urrundu dira beraz etxeko mutilak, eta hamar p...
Garaipena behar eta eskuratu zuen larunbatean Hondarribiko futbol taldeak. 1-0 garaitu zuten Berio etxean eta hiru puntuak poltsikoratuta, 13. dira sailkapen orokorrean 30 punturekin. Jaitsiera postuetatik urrundu dira beraz etxeko mutilak, eta hamar puntutara daude iada. Gaur bueltatuko dira lanera hondarribiarrak 27. jardunaldiko partidua prestatzeko.

