Sabecoko langileek Muriasen egoitzaren aurrean egingo dute protesta bihar
ELAk jakinarazi duenez, Sabecoko langileek elkarretaratzea egingo dute bihar, Donostian, Construcciones Murias enpresaren egoitzaren aurrean. Goizeko hamaiketan jarri dute hitzordua. Elkarretaratzearen bidez, Muriasi eskatu nahi diote egungo lantaldear...
ELAk jakinarazi duenez, Sabecoko langileek elkarretaratzea egingo dute bihar, Donostian, Construcciones Murias enpresaren egoitzaren aurrean. Goizeko hamaiketan jarri dute hitzordua. Elkarretaratzearen bidez, Muriasi eskatu nahi diote egungo lantaldearen subrogazioaren baldintza supermerkatuaren kargu egingo den enpresari egingo dioten kontratuan kontuan hartzeko. Gogorarazi dutenez, langileez gain, Udalak ere baldintza hori kontuan hartzeko eskatu dio.
Horrez gain, eskutitz bat ere igorriko diote gai horren gainean duten iritzia emateko.