Ondartxorekin demagogia egitea leporatu dio PSE-EEk alkateari
Ondartxori buruzko ika-mikak ez du etenik. Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek Udalak Ondartxorako egitasmoa enkantera atera zuenean esan zituenak hautsak harrotzen jarraitzen dute. «Ia ilegaltzat» jo zuen Buenen Udalak Ondartxorako zabaldutako pr...
Ondartxori buruzko ika-mikak ez du etenik. Portu Agintaritzako buru Miguel Buenek Udalak Ondartxorako egitasmoa enkantera atera zuenean esan zituenak hautsak harrotzen jarraitzen dute. «Ia ilegaltzat» jo zuen Buenen Udalak Ondartxorako zabaldutako prozesua, lurrak Portuarenak zirela ohartaraziz, eta horrek Zigandaren erantzuna eragin zuen. Portu Agintaritzaren lehendakaritza ez bezala, Udaleko ordezkaritza pasaitarrek erabakitzen zutela ihardetsi zion Zigandak Bueni, eta Portuak herriarekiko duen jarrera salatu zuen.
Orain, Ondartxori buruz esandakoen harira, Pasaiako PSE-EEk erantzun dio alkateari. Bueneri emandako erantzunean demagogia egitea leporatzen diote Maider Zigandari, eta berak salatzen dituen berberak egotzi: «Nahiko genuke Portuak lonjaren proiektuaren aukeraketan bezala gainontzeko udal erabakietan parte-hartzen utziko baligute», kexu da PSE-EE.
Horrez gain, Udaleko langileen eta herritarren onespenik ez duela eta herritar askok Portua gertuago sumatzen dutela dio PSE-EEk: «Pasaiako elkarte askok gertuago sumatzen dute Portu Agintaritza Arizabalo baino».