Mobilizazioak bihar eta etzi Irunen
Gernikako Akordioaren sinatzaileen Bidasoko taldeak manifestaziora deitu du bihar arratsalderako, ostiralerako, “ilegalizazioen, atxiloketen eta torturen aurka” protesta egiteko. Zabaltza plazatik abiatuko da, 19:30ean, eta erdiguneko kaleak ze...
Gernikako Akordioaren sinatzaileen Bidasoko taldeak manifestaziora deitu du bihar arratsalderako, ostiralerako, “ilegalizazioen, atxiloketen eta torturen aurka” protesta egiteko. Zabaltza plazatik abiatuko da, 19:30ean, eta erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu.Etzi, larunbaterekin, Hendaiara giza katea abiatuko da Irundik, bertan gose greba egiten ari diren hiru laguneei sustengua emateko. Partehartzaileak 10:00etan abiatuko dira Urdanibia plazatik, eta 11:00etan elkarretaratzea deituta dago Hendaiako Herriko Etxean (Errepublika plaza), Iker Elizalde, Xabi Hirigoien eta Irati Tobar gose greban! Euroagindurik ez! Utzi euskal gazteria pakean! goiburupean.