Mariñel egurrezko azken arrantza ontzia jarriko dute Benta Zaharrean
Mariñel egurrezko azken arrantza ontzia izango da Benta Zaharrean, garai batean zegoen karroan jarriko dutena. Barkua Benta ingurura hurbiltzen den guztiak ikusteko aukera izango du, eta nola konpontzen zuten ere erakutsiko dute.Barkua Udalak erosi eg...
Mariñel egurrezko azken arrantza ontzia izango da Benta Zaharrean, garai batean zegoen karroan jarriko dutena. Barkua Benta ingurura hurbiltzen den guztiak ikusteko aukera izango du, eta nola konpontzen zuten ere erakutsiko dute.Barkua Udalak erosi egin du, eta Hondarribiko Martinez familia, ontziaren jabea, pozik azaldu da, urte betez geldirik daraman familiako barkua jaso eta Bentan ikusgai jarriko dutelako. Mariñel 1988an itsasoratu zuten lehengo aldiz, eta 22 urtez itsasoan lanean pasa ostean, lurrean izango da datozen urteetan.
Sustraia talde hondarribiarra, da Benta Zaharra berreskuratzeko idea izan eta landu duena. Sustraiak, arrantzak hirian duen garrantziaren alde lan egiten du eta lau urte darama Benta Zaharra berreskuratzeko lanetan.
Benta Zaharra berreraikitzen hasteko, Donostia kalean egingo duten lur azpiko parkina bukatuta izan behar dute, Benta ingurua oinezkoentzako izango baita. Behin autoak Bentatik aterata, batetik, karroa eraikiko dute, eta Mariñel bertan jarriko dute, eta bestetik,1975ean bota egin zuten Benta Zaharra berreraikiko dute. Honela Benta inguruak garai bateko itxura berreskuratuko du.Eraikinak itxura berbera izango du, eta bertan, arrantza munduko interpretazio zentrua egingo dute. Argazki zaharrak, arrantza tresnak eta historia bilduko dute.