Gose grebalariei elkartasuna adierazteko mobilizazio ugari
Euroaginduen kontra Hendaiako Intzura auzoan Irati Tobar gaztea, eta Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleak egiten ari diren gose grebaren harira, elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu dituzte asteburu...
Euroaginduen kontra Hendaiako Intzura auzoan Irati Tobar gaztea, eta Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleak egiten ari diren gose grebaren harira, elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu dituzte asteburu honetarako Irunen, Hendaian eta Pausun.
Gose grebalariekin elkartasunez eta haien eskakizunekin bat eginez, eguerdiro elkarretaratzeak egiten ari dira Autoport gelaren ondoan, eta arratsaldero, 18:00etan, informazio ekintzak burutzen dituzte: eskuorriak banatu, afixak jarri…
Hitzordu hauez gain, bihar (ostirala) elkarretaratzea dago deituta Pausun, 19:00etan, ohiko lekuan. Eta larunbatean, autokarabana abiatuko da Hendaiako Herriko Etxetik, “gose grebalariei elkartasuna erakutsi eta euroaginduen kontrako mezua zabaltzeko”. Horren harira, Irundik giza katea egingo dute Hendaiara. 10:00etan abiatuko dira Urdanibia plazatik, eta 11:00etan elkarretaratzea egingo dute Herriko Etxean “Iker Elizalde, Xabi Hirigoien eta Irati Tobar gose greban! Euroagindurik ez! Utzi euskal gazteria pakean!” goiburupean.