Etzi hasiko da nesken Euskal Herriko Pala Txapelketa
Asteburu honetan hasiko da Euskal Herriko Pala Txapelketan, nesketan, hiru partida jokatuko dituzte. Bi mailatan dauden banatuta jokatuko dute izena eman duten zortzi bikoteek. Mutiletan, berriz, 11 jokatuko dituzte. Pasa den asteburuan, bestalde, hama...
Asteburu honetan hasiko da Euskal Herriko Pala Txapelketan, nesketan, hiru partida jokatuko dituzte. Bi mailatan dauden banatuta jokatuko dute izena eman duten zortzi bikoteek. Mutiletan, berriz, 11 jokatuko dituzte.
Pasa den asteburuan, bestalde, hamabi partida jokatu behar zituzten, baina azkenean hamar jokatu zituzten. Lesioak medio bi partida atzeratzea erabaki zuten. Lehenengo Mailan hiru partida jokatu zituzten; Bigarrenean, bost, eta Hirugarrenean, bi. Hona emaitzak:
- Lehenengo Mailako pasa den asteburuko emaitzak. Sagasti-Ormaetxea/Aierdi-Otermin: 22-25. Unda-Tejada/Haramboure-Sorhuet: 25-10. Santesteban-Eizmendi/ Otegi-Santamaria: 25-18.
- Bigarren Mailako emaitzak. Zapirain-Urdanpilleta/Otxoa II-Telletxea: 25-20. Telletxea-Martinez/Vicente-Izagirre: 25-19. Katalintxo-Izostegi/Leunda-Leunda: 21-25. Lazkano- Arluzeaga/Ormazabal-Goiburu: 25-18. Garmendia-Etxarri/ Ballina-Alvarez: 25-16.
- Hirugarren Mailako emaitzak. Muneta-Arnedo/Saizar-Patxi: 18-25. Larrea-Gomez/ Getaria-Olasagasti: 18-25.