Bankuek krisi garaian dituzten irabaziak salatzeko protesta
LABek antolatuta, manifestazioa egin dute gaur goizean bankuek dituzten irabaziak eta estatuek ematen dieten finantzazioa salatzeko. Erdialdeko kaleetan ibili dira 80 lagun inguru Zuen irabaziak gure miseria; banketxeak lapurrak lelopean. “Agintean dauden politikariak, bankuen menpekoak dira Espainian nahiz Euskal Herrian; hemen bankariek agintzen dute”, adierazi dute manifestazioaren ondoren egin duten agerraldian. Gaineratu dute ados daudela diru publikoa bankuetara bideratzearekin, “baina ez egiten ari den moduan. Sistema finantzario publikoa nahi dugu, gizartearen beharrak erantzungo dituena, gehiegizko aberastasuna pilatu beharrean”. Baina egungo marko politikoan hori ezinezkoa dela iritzi diote, eta horregatik beharrezkotzat jo dute euskal herritarrek nahi duten eredu ekonomikoa Euskal Herrian bertan eraikitzea. Hala, langileek erabakitzeko eskubidea behar dutela esan dute. Ildo horretatik, Euskal Finantza Sistema Publikoaren beharra ere aldarrikatu dute. 130.000 milioi euroko irabaziak 2010ean Espainiako bankuek izan dituzten datuen berri ere eman du LABek. Hala, 130.000 milioi euro irabazi dituztela adierazi dute, eta modu berean, 230.000 milioi euroko finantzazioa eman zaiela, 230.000 milioi euro. “Horrek esan nahi du espainiar bakoitzak (ez garenok, baina erabakiak uzten ez digutenok barne) 5.000 euro jarri dituela”, zehaztu dute. “Hori gutxi balitz, ekonomia eta finantzetan adituak direnek (krisiak aurreikusi ez zuten horiek) Espainiako bankuen zuloa tapatua ez dagoela diote, eta horretarako 150.000 milioi euro [...]
LABek antolatuta, manifestazioa egin dute gaur goizean bankuek dituzten irabaziak eta estatuek ematen dieten finantzazioa salatzeko. Erdialdeko kaleetan ibili dira 80 lagun inguru Zuen irabaziak gure miseria; banketxeak lapurrak lelopean. “Agintean dauden politikariak, bankuen menpekoak dira Espainian nahiz Euskal Herrian; hemen bankariek agintzen dute”, adierazi dute manifestazioaren ondoren egin duten agerraldian.
Gaineratu dute ados daudela diru publikoa bankuetara bideratzearekin, “baina ez egiten ari den moduan. Sistema finantzario publikoa nahi dugu, gizartearen beharrak erantzungo dituena, gehiegizko aberastasuna pilatu beharrean”. Baina egungo marko politikoan hori ezinezkoa dela iritzi diote, eta horregatik beharrezkotzat jo dute euskal herritarrek nahi duten eredu ekonomikoa Euskal Herrian bertan eraikitzea. Hala, langileek erabakitzeko eskubidea behar dutela esan dute. Ildo horretatik, Euskal Finantza Sistema Publikoaren beharra ere aldarrikatu dute.
130.000 milioi euroko irabaziak
2010ean Espainiako bankuek izan dituzten datuen berri ere eman du LABek. Hala, 130.000 milioi euro irabazi dituztela adierazi dute, eta modu berean, 230.000 milioi euroko finantzazioa eman zaiela, 230.000 milioi euro. “Horrek esan nahi du espainiar bakoitzak (ez garenok, baina erabakiak uzten ez digutenok barne) 5.000 euro jarri dituela”, zehaztu dute. “Hori gutxi balitz, ekonomia eta finantzetan adituak direnek (krisiak aurreikusi ez zuten horiek) Espainiako bankuen zuloa tapatua ez dagoela diote, eta horretarako 150.000 milioi euro gehiago beharko direla diote”, gaineratu dute.