Aldundiak antolatutako udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute
Interesatuek Udaleko Gazteria Departamentuan eman dezakete izena; eskaintza 7 eta 13 urte arteko haurrentzako da. Aldundiak 7 eta 13 urte arteko haurrentzako antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea zabalik da. Interesatuek Pasaiako Gazteria et...
Interesatuek Udaleko Gazteria Departamentuan eman dezakete izena; eskaintza 7 eta 13 urte arteko haurrentzako da.
Aldundiak 7 eta 13 urte arteko haurrentzako antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea zabalik da. Interesatuek Pasaiako Gazteria eta Kirol Departamenduan izena eman dezakete, 09:00etatik 14:00etara edo eta 943 00 43 30 telefono zenbakian.
Uztailean eta abuztuko lehengo hamabostaldian izango dira Aldundiak antolatutako udalekuak, Euskal Herriko hainbat tokitan, euskaraz zein elebitan eta 7 edo 10 eguneko txandatan.
Izena emateko epea hilaren 23ra arte egongo da zabalik, eta plazen zozketa apirilaren 5ean egingo dute. Haurrek banaka edo taldeka (gehienez hirunaka) eman dezakete izena.