Tap Kon Fusion taldearen emanaldia, De Cyne Reynan
Musika eta klakea batuko dituen emanaldia izango da bihar, De Cyne Reynan, Tap Kon Fusion taldearekin. Klakearen eta askotariko musika estiloen fusioa eta inprobisazioa izango dira ekitaldiaren ardatzak, eta klakea bera musika tresna bat gehiago izango...
Musika eta klakea batuko dituen emanaldia izango da bihar, De Cyne Reynan, Tap Kon Fusion taldearekin. Klakearen eta askotariko musika estiloen fusioa eta inprobisazioa izango dira ekitaldiaren ardatzak, eta klakea bera musika tresna bat gehiago izango da.
Ismale Benali egongo da baterian, Genis Muñoz baxuan, El Grillo gitarran eta Ioseba Olano saxoan. Laia Molins eta Xelin Urzaiz, berriz, dantzan ibiliko dira. Horrez gain, Larraitz Ugartemendia ere igoko da agertokira, gonbidatu berezia izango baita.
22:30ean hasiko da emanaldia.