Proposamena sozializatzeko jaia antolatu du La Herrerra Herrira herri batzordeak
Herritarrek La Herrerarako landu duten proposamena ezagutzera eman nahi du La Herrera Herrira herri batzordeak, eta horretan dihardute buru-belarri, herriko hamaika eragilerekin elkarlanean. Lehengo ostiralean, aipatu batzordeko hainbat kide agertu ziren prentsa aurrean, apirilaren 9ra bitartean prestatu dituzten guztien berri emateko. «Herritar proposamena partekatu, sendotu eta indartze aldera zer nolako ekimenak egiten ari garen aditzera eman nahi dizuegu», adierazi zuen Maite Fernandezek batzordearen izenean. Batzordeko kideek azaldu zutenez, atxikimenduak jasotzeko prozesua aste honetan indartuko dute, babesa adierazteko dokumentua Pasaiako denda eta taberna guztietan jarriko dutelako. Horrez gain, elkarte, klub eta bestelako erakundeei proposamena aurkezten jarraituko dutela eta guztiei atxikimendua erakusteko aukera eskainiko dietela esan zuten. «Herritar uholdea» Etorkizunean La Herrera Pasaiako herritarrek zehaztu eta definitu duten bezalakoa izatea da batzordearen xede nagusia eta hura lortzeko bidean iazko ekainean batzordeak antolatutako giza kate «arrakastatsu» haren leloa berreskuratu nahi dute, Zu katearen maila bat gehiago zara: zatoz gurekin lelopean «herritar uholdea» batuz. «Azken ia bi urtetan proposamena lantzen egin duguna herritar guztiekin partekatzeko gogoa bizia dugu» esan zuten, eta horregatik etzirako egitaraua antolatzeko herriko elkarteetara eta erakundeetara jo dutela esan zuten: «Beren ekarpenekin hilaren 19a jai eguna izatea lortu dute». La Herrera sinbolikoki altxatuko dute Herritarren proposamena sozializatzeko lana ez da etziko [...]
Herritarrek La Herrerarako landu duten proposamena ezagutzera eman nahi du La Herrera Herrira herri batzordeak, eta horretan dihardute buru-belarri, herriko hamaika eragilerekin elkarlanean. Lehengo ostiralean, aipatu batzordeko hainbat kide agertu ziren prentsa aurrean, apirilaren 9ra bitartean prestatu dituzten guztien berri emateko. «Herritar proposamena partekatu, sendotu eta indartze aldera zer nolako ekimenak egiten ari garen aditzera eman nahi dizuegu», adierazi zuen Maite Fernandezek batzordearen izenean.
Batzordeko kideek azaldu zutenez, atxikimenduak jasotzeko prozesua aste honetan indartuko dute, babesa adierazteko dokumentua Pasaiako denda eta taberna guztietan jarriko dutelako. Horrez gain, elkarte, klub eta bestelako erakundeei proposamena aurkezten jarraituko dutela eta guztiei atxikimendua erakusteko aukera eskainiko dietela esan zuten.
«Herritar uholdea»
Etorkizunean La Herrera Pasaiako herritarrek zehaztu eta definitu duten bezalakoa izatea da batzordearen xede nagusia eta hura lortzeko bidean iazko ekainean batzordeak antolatutako giza kate «arrakastatsu» haren leloa berreskuratu nahi dute, Zu katearen maila bat gehiago zara: zatoz gurekin lelopean «herritar uholdea» batuz.
«Azken ia bi urtetan proposamena lantzen egin duguna herritar guztiekin partekatzeko gogoa bizia dugu» esan zuten, eta horregatik etzirako egitaraua antolatzeko herriko elkarteetara eta erakundeetara jo dutela esan zuten: «Beren ekarpenekin hilaren 19a jai eguna izatea lortu dute».
La Herrera sinbolikoki altxatuko dute
Herritarren proposamena sozializatzeko lana ez da etziko jai
ra mugatuko. Apirilaren 9an besta bultzada bat eman nahi diote sozializazio prozesuari «La Herrera sinbolikoki altxaturik» eta ondoren herri afaria eta dantzaldia eginez. Horren gaineko zehaztasunak, ordea, aurrerago iragarriko dituztela esan zuten La Herrera Herrira batzordeko kideek.
Haurrentzako jolastokia eta aparkalekuak egingo dituzte La Herrera Iparraldean
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta, Jaizkibiak 176 leku dituen aparkalekua eta 1.500 metro koadroko haurrentzako parkea egingo ditu La Herrera iparraldean. Jaizkibia elkarteko Administrazio Kontseiluak hala erabaki zuen hilaren 9an. Bi proiektuak behin-behinekoak izango dira, «eremu horren behin betiko urbanizazioa gauzatu» bitartekoak. Erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatuko dute aurki erabakiaren baldintzak arautzeko.
Pasaiako Udala, bestalde, begi onez ikusi du Jaizkibiak hartutako erabakiarekin, eta adostasuna agertu dio, baita la Herrera Herrira Batzordeko kideak ere. «Gure ardura bakarra etorkizuneko proiektua ez baldintzatzea izan da, baina ez da hala gertatutako eta behin-behineko neurri gisa ondo ikusten dugu. Jakinaren gainean ginen, Udalak kontsultatu digulako», adierazi zuen Iñaki Aristik etziko jaia aurkezteko prentsaurrekoan.
Egitaraua
10:30. Diana.
11:00. Erraldoein kalejira.
11:30. Haurrentzako tailerrak.
13:30. Musika eta txaranga.
17:00. Tokiko erakundeen jardueren erakustaldia.
18:25. Zarata ateratzea.
18:30. La Herrera antolatzeko herritar proposamenaren aurkezpena. Musika, prozesua agertzen duen bideoa eta heri berria bistaratzea. Azken hitzaldia eta tokiko danborraden erakustaldia.