Euskalduna Jauregian abestuko du bihar eta etzi Andra Mari Abesbatzak
Andra Mari abesbatzaren kontzertua
Andra Mari Abesbatzak Gustav Mahlerren hirugarren sinfonia abestuko du bihar eta etzi Bilboko Euskalduna jauregian, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren denboraldiaren baitan. Aipatu sinfonia abesteko, herriko abesbatzako 42 emakumezkoek osatu dute koroa eta urtarrilaz geroztik prestatzen ari tu dira Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean.
Agertokian Nathalie Stutzmann solista, Leioa Kantika haur eta gazte korala eta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera ariko da Andra Mari Abesbatzako emakumeen koroa bihar eta etzi, Günter Neuholden zuzendaritzapean.
Mendeurrena
Euskalduna Jauregian egingo den emanaldia ez da kasualitatea abesbatzak azaldu duenez “aurten Gustav Mahlerren heriotzaren mendeurrena baita”. Mahlerrek 1895 eta 1896 urteen artean idatzi zuen hirugarren sinfonia eta 1902 urtean estreinatu zuen.