Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aireportuko errepidea bikoizteko zailtasunak ekidin dituzte

Hondarribiko aireportuko errepidea bikoizteko, Amuteko bidegurutzearen eta Hondarribiko herrigunerako sarreraren artean hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hondarribiko Udalarekin batera, proiektuaren proposamen berria aurkeztu du. Hainbat oztopo izan dira errepidea bikoizteko hasierako proiektuan, eta moldatu behar izan dute. N-638 errepideak trafiko dentsitate handia dauka, 26.000 ibilgailu igarotzen dira egunean, eta bide segurtasuna handitzeko helburuarekin, errepidea bi lerrotatik lau lerrotara zabalduko dute. Hiru izan dira aurkitutako oztopo nagusiak: lehenik, “Borda-Txiki Petit” etxea eta finka Euskal Herriko Kultura Ondarean katalogatu dute, eta hasierako proiektuan aurreikusita zegoen bezala ezin dute eraitsi orain, bigarrenik, Hondarribiko Aireportuak aireportuko lursailak atxikitzeari ezezkoa ematea, eta hirugarrenik, Irun eta Hondarribia artean trenbide lotura ezartzeko aurreikuspena, oraindik zehaztu gabe dagoena. Oztopoen ondorioz, ezinezkoa zuten hasierako proiektuaren bideragarritasuna eta Foru Aldundiak proposamen berria aurkeztu du. Gaur goizean Hondarribiko Udalean aurkeztu duten irtenbidea bateragarria da “Borda-Txiki Petit” etxea mantentzearekin, Aireportuaren asmoekin eta Irun eta Hondarribia arteko trenbide lotura ezartzeko aurreikuspenarekin. Proposatzen duten irtenbideak “Borda-Txiki Petit” etxea eraistea saihesten du baina ez inguruko lursail batzuk hartu behar izatea. “Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak onartu behar luke lursail batzuk hartu behar izatea, bestela, zati horretan ezinezkoa izango litzateke N-638 errepidea bikoiztea”, azaldu du gaur goizean Eneko Goiak, Bide Azpiegituretako Diputatuak. Aireportuko lursailei dagokienez, proiektu berriarekin ez dira aireportuko lursailak [...]

admin
Hondarribia
2011/03/16

Hondarribiko aireportuko errepidea bikoizteko, Amuteko bidegurutzearen eta Hondarribiko herrigunerako sarreraren artean hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hondarribiko Udalarekin batera, proiektuaren proposamen berria aurkeztu du. Hainbat oztopo izan dira errepidea bikoizteko hasierako proiektuan, eta moldatu behar izan dute. N-638 errepideak trafiko dentsitate handia dauka, 26.000 ibilgailu igarotzen dira egunean, eta bide segurtasuna handitzeko helburuarekin, errepidea bi lerrotatik lau lerrotara zabalduko dute.

Hiru izan dira aurkitutako oztopo nagusiak: lehenik, “Borda-Txiki Petit” etxea eta finka Euskal Herriko Kultura Ondarean katalogatu dute, eta hasierako proiektuan aurreikusita zegoen bezala ezin dute eraitsi orain, bigarrenik, Hondarribiko Aireportuak aireportuko lursailak atxikitzeari ezezkoa ematea, eta hirugarrenik, Irun eta Hondarribia artean trenbide lotura ezartzeko aurreikuspena, oraindik zehaztu gabe dagoena. Oztopoen ondorioz, ezinezkoa zuten hasierako proiektuaren bideragarritasuna eta Foru Aldundiak proposamen berria aurkeztu du. Gaur goizean Hondarribiko Udalean aurkeztu duten irtenbidea bateragarria da “Borda-Txiki Petit” etxea mantentzearekin, Aireportuaren asmoekin eta Irun eta Hondarribia arteko trenbide lotura ezartzeko aurreikuspenarekin.

Proposatzen duten irtenbideak “Borda-Txiki Petit” etxea eraistea saihesten du baina ez inguruko lursail batzuk hartu behar izatea. “Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak onartu behar luke lursail batzuk hartu behar izatea, bestela, zati horretan ezinezkoa izango litzateke N-638 errepidea bikoiztea”, azaldu du gaur goizean Eneko Goiak, Bide Azpiegituretako Diputatuak. Aireportuko lursailei dagokienez, proiektu berriarekin ez dira aireportuko lursailak hartu behar. Trenbide loturari dagokionez, metroa eraiki daiteke errepidea zabaltzeko proiektutik independiente, eta lur azaletik joango den tranbiaren alde egiten bada, bateragarria da ere proposamena.

Errepidea zabaltzeko lehendik zegoen proiektuarekin ondorengo hiru aldaketa egingo dituzte: Lehenik, GI-2134 bidegurutzean biribilgunea kenduko dute eta N-638 errepideari jarraipena eman diote. Honela, “Borda-Txiki Petit” bertan mantenduko dute. Bigarrenik, Aireportura joateko biribilgunea oraingo sarreraraino eramango dute, aparkalekua handitzeko eremuko lursailak hartzea saihestuz. Eta azkenik, Aireportuko sarreraren eta Hondarribiko herrigunearen artean trazatua aldatuko dute, eta batetik, ekialdera dagoen plataforman ez dute jardungo eta bestetik, Hondarribiko sarrerako biribilgunearekin hobetu lotuko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.