Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Airean kutsadura somatuz gero, abisua emateko esan diete bizilagunei

Airearen kutsaduraren kontrako neurriak zeintzuk diren gogorarazi ditu Lezoko Udalak. Izan ere, Pasa den larunbatean, Lezoren eta Pasaiako Portuaren gaineko parte-hartze zutabearen lehen jardunaldia egin zuten. Bertan, errepaso historikoa egiteaz gain, gaur egungo egoeraz hitz egin zuten. Hala, portuak egun duen eragina aztertu zute: portuak duen eragin ekonomikoa, paisajistikoa eta ingurumenari dagokiona. Azken horretan airearen kutsadura nabarmendu zuten bileran parte hartu zuten bizilagunek. Udalak aire kutsaduraren gainean zer egiten duen galdetu zuten parte-hartzaileek. Leire Beteta Lezoko Udaleko Ingurumen Saileko teknikariak adierazi duenez, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak airearen kutsaduraren gaineko hitzarmena dute, “airearen kutsaduraren eskumena Jaurlaritzak baitu”. Ikuskaritza Zerbitzua Polentzarrene kaleko neurgailuarekin airearen kalitatea zaintzen dute. Betetak adierazi duenez, eremu hori da “kutsadura gehien egoten den tokia, baina ez bakarra eta ez beti”. Kutsadura kopuru handia neurtzen dutenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko  Ikuskaritza Sailarekin jartzen dira harremanetan: “Protokoloa sinatuta dugu Ingurumen Sailarekin, eurek baitute airearen kalitatearen gaineko eskumena. Hona etorri behar dute arazorik bada”. Ingurumen teknikarik aitortu duenez, “Udalak ezin du momentu oro neurgailuko kopurua kontrolatu” eta horregatik, arazorik bada, bizilagunek deitu dezaten galdegin die: “Udaltzainekin edo Udalarekin jarri behar dute harremanetan eta horiek, zuzenean, Ikuskaritza Zerbitzua ohartaraziko dute”. Gaineratu duenez, Ikuskaritza Zerbitzua “behartuta” dago airearen kalitatearekin arazo bat [...]

admin
Bidasoa
2011/03/16

Airearen kutsaduraren kontrako neurriak zeintzuk diren gogorarazi ditu Lezoko Udalak. Izan ere, Pasa den larunbatean, Lezoren eta Pasaiako Portuaren gaineko parte-hartze zutabearen lehen jardunaldia egin zuten. Bertan, errepaso historikoa egiteaz gain, gaur egungo egoeraz hitz egin zuten. Hala, portuak egun duen eragina aztertu zute: portuak duen eragin ekonomikoa, paisajistikoa eta ingurumenari dagokiona. Azken horretan airearen kutsadura nabarmendu zuten bileran parte hartu zuten bizilagunek. Udalak aire kutsaduraren gainean zer egiten duen galdetu zuten parte-hartzaileek.
Leire Beteta Lezoko Udaleko Ingurumen Saileko teknikariak adierazi duenez, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak airearen kutsaduraren gaineko hitzarmena dute, “airearen kutsaduraren eskumena Jaurlaritzak baitu”.
Ikuskaritza Zerbitzua
Polentzarrene kaleko neurgailuarekin airearen kalitatea zaintzen dute. Betetak adierazi duenez, eremu hori da “kutsadura gehien egoten den tokia, baina ez bakarra eta ez beti”. Kutsadura kopuru handia neurtzen dutenean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko  Ikuskaritza Sailarekin jartzen dira harremanetan: “Protokoloa sinatuta dugu Ingurumen Sailarekin, eurek baitute airearen kalitatearen gaineko eskumena. Hona etorri behar dute arazorik bada”.
Ingurumen teknikarik aitortu duenez, “Udalak ezin du momentu oro neurgailuko kopurua kontrolatu” eta horregatik, arazorik bada, bizilagunek deitu dezaten galdegin die: “Udaltzainekin edo Udalarekin jarri behar dute harremanetan eta horiek, zuzenean, Ikuskaritza Zerbitzua ohartaraziko dute”.
Gaineratu duenez, Ikuskaritza Zerbitzua “behartuta” dago airearen kalitatearekin arazo bat dagoenean bertara joaten. “Gertatzen ari dena aztertu behar dute eta horren arabera jokatu behar dute. Portuko jarduera batek eragiten badu, lan horiek kutsadura sor ez dezaten saiatu behar dira”.
Hilaren 4an, arazoa
Pasa den hilaren 4ean Ikuskaritza Zerbitzukoak Lezon izan ziren. Orain dela hilabete batzuk erabiltzen hasi ziren protokoloa martxan jarri zuten orduan. Betetak jakinarazi duenez, udaltzainak bertaratu ziren eta gertakariaren berri eman zieten Ikuskaritza Zerbitzukoei. Ordubete eman ondoren, zamatze lanak moldarazi zituzten.
Udaleko Ingurumen Sailak hainbat gairekin egiten du lan. Airearen kutsadurari dagokion legedia www.lezo.net webgunean aurki daiteke. Horrez gain, Lezon airearen egoera zein den ere ikus daiteke Udalaren webguneko Ingurugiroa atalean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.