Okendo kalean du geltokia berriro San Pedroko autobusak
Donostiako Okendo kalean izan du urteetan San Pedroko autobusak geltokia, baina Ekialdebus zerbitzua martxan jartzearekin batera, Gipuzkoa plazara lekualdatu zuten geltokia, lehengo martxoaren 1ean. Bada, autobus konpainiaren oharrak dioenez, orain geltokia lehengo tokira itzultzeko agindu du Donostiako Udalak. Honenbestez Okendo kalean du berriz ere geltokia San Pedroko autobusak. Lehengo astean Pasaiako alkate Maider Zigandak Gipuzkoa plazan gerta zitekeen autobus pilaketarengatik kezka agertu zuen, Ekialdebus zerbitzua baloratzeko zabaldutako prentsa oharraren bidez.
Donostiako Okendo kalean izan du urteetan San Pedroko autobusak geltokia, baina Ekialdebus zerbitzua martxan jartzearekin batera, Gipuzkoa plazara lekualdatu zuten geltokia, lehengo martxoaren 1ean. Bada, autobus konpainiaren oharrak dioenez, orain geltokia lehengo tokira itzultzeko agindu du Donostiako Udalak. Honenbestez Okendo kalean du berriz ere geltokia San Pedroko autobusak.
Lehengo astean Pasaiako alkate Maider Zigandak Gipuzkoa plazan gerta zitekeen autobus pilaketarengatik kezka agertu zuen, Ekialdebus zerbitzua baloratzeko zabaldutako prentsa oharraren bidez.