Enpresa berriak Sabecoko langileak kontratatzeko eskatu du bozeramaileen batzordeak
Gaur elkartzekoak ziren Udala eta Murias Center 4, baina azkenean aldeetako batek bilerara joan ezin zuela eta, bertan behera geratu da. Horren ordez, baina, Errenteriako Udaleko bozeramaileek agerraldia egin dute aho batez bozeramaileen batzordeak hartutako erabakiaren berri emateko. Lehenik eta behin, eskatu dute “urgentziaz” Murias Center 4ko administrazio kontseiluaren ezohiko bilera eskatzea. Juan Carlos Merino arduratuko da hori egitez, alkatea eta administrazio kontseiluko kide delako. Bigarren eta azken eskaera langileen kontratazioari dagokio. Puntu horretan eskatzen dute supermerkatura bideratuta dagoen guneko errentamendu kontratuan Sabecoren lantaldeko langileak kontratatzeko klausula bat gaineratzeko: “Supermerkatuaren zerbitzua emango duen enpresak supermerkatua itxi zen garaian aurreko operadorearen lantaldekoak ziren langileak kontratatu beharko ditu”. Juan Carlos Merinok egingo dio proposamen hori administrazio kontseiluari. Langileei ere eskaera horren berri eman diotela jakinarazi dute bozeramaileek. Irtenbidea emateko borondatea Eskaera horren bidez, Muriasi Udalak egoerari irtenbidea emateko duen borondatea helarazi nahi diotela adierazi dute bozeramaileek: “Supermerkatua merkataritza zentroaren eta erdiko establezimenduen motorra da, baina egun hutsune bat dago eta merkatari eta herritarrei eragiten ari da”, adierazi du Maite Peña EAJko bozeramaileak. Jose Manuel Ferradas Ezker Batuko bozeramaileak, berriz, deialdia presazkoa eta ezohikoa izatea nabarmendu du langileei enplegua erregulatzeko espedientea bukatu zaielako: “Hilaren 13an dosierra amaitzen zen eta aste honetan kontsulta epe [...]
Gaur elkartzekoak ziren Udala eta Murias Center 4, baina azkenean aldeetako batek bilerara joan ezin zuela eta, bertan behera geratu da. Horren ordez, baina, Errenteriako Udaleko bozeramaileek agerraldia egin dute aho batez bozeramaileen batzordeak hartutako erabakiaren berri emateko. Lehenik eta behin, eskatu dute “urgentziaz” Murias Center 4ko administrazio kontseiluaren ezohiko bilera eskatzea. Juan Carlos Merino arduratuko da hori egitez, alkatea eta administrazio kontseiluko kide delako.
Bigarren eta azken eskaera langileen kontratazioari dagokio. Puntu horretan eskatzen dute supermerkatura bideratuta dagoen guneko errentamendu kontratuan Sabecoren lantaldeko langileak kontratatzeko klausula bat gaineratzeko: “Supermerkatuaren zerbitzua emango duen enpresak supermerkatua itxi zen garaian aurreko operadorearen lantaldekoak ziren langileak kontratatu beharko ditu”. Juan Carlos Merinok egingo dio proposamen hori administrazio kontseiluari.
Langileei ere eskaera horren berri eman diotela jakinarazi dute bozeramaileek.
Irtenbidea emateko borondatea
Eskaera horren bidez, Muriasi Udalak egoerari irtenbidea emateko duen borondatea helarazi nahi diotela adierazi dute bozeramaileek: “Supermerkatua merkataritza zentroaren eta erdiko establezimenduen motorra da, baina egun hutsune bat dago eta merkatari eta herritarrei eragiten ari da”, adierazi du Maite Peña EAJko bozeramaileak.
Jose Manuel Ferradas Ezker Batuko bozeramaileak, berriz, deialdia presazkoa eta ezohikoa izatea nabarmendu du langileei enplegua erregulatzeko espedientea bukatu zaielako: “Hilaren 13an dosierra amaitzen zen eta aste honetan kontsulta epe bat zabaldu dute dosierra luzatu ala ez erabakitzeko”.

