Durangotik Bolibarrera joango dira Urdaburukoak
Urdaburu Mendizale Elkarteak Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen baitan 11. ibilbidea antolatu du. Hala, larunbatean Durangotik Bolibarrera joango dira, eta bidean, Garai herria, Oiz mendia eta Ziortzako monasterioa bisitatuko dituzte. Ibilbidea bost ...
Urdaburu Mendizale Elkarteak Ardoaren eta Arrainaren ibilbidearen baitan 11. ibilbidea antolatu du. Hala, larunbatean Durangotik Bolibarrera joango dira, eta bidean, Garai herria, Oiz mendia eta Ziortzako monasterioa bisitatuko dituzte. Ibilbidea bost ordu eta erdiko izango da.
07::30ean jarri dute hitzordua Zumardiko autobus geltokian. Izena eman nahi dutenek elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan, 20:30etik 22:00etara edo 943 52 78 79 telefono zenbakira hots egin ordutegi horretan bertan.