Boluntarioen inguruko jardunaldiak gaur eta bihar
2011 Europako Lan Boluntarioaren Urtea izanik, Euskal Herriko France Bénévolat elkarteak Boluntarioak motibatzea eta gordetzea gaiaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Hendaiako elkarteei zuzenduta. Gaur arratsaldean izanen da hori, 18:00etatik aur...
2011 Europako Lan Boluntarioaren Urtea izanik, Euskal Herriko France Bénévolat elkarteak Boluntarioak motibatzea eta gordetzea gaiaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Hendaiako elkarteei zuzenduta. Gaur arratsaldean izanen da hori, 18:00etatik aurrera, Daniel Ugarte pilotalekuan. Bilkuraren ondotik, aperitifa eskainiko da.
Bihar, asteazkenarekin, boluntario lanetan aritu nahi duten guztientzat Gazte Informazio Bulegoan (Portuko karrika, 15) hitzordua izango da, 09:30etik 12:00etara, eta 14:00etatik 16:30era. Haien jardunean boluntarioen beharra izaten duten elkarteei ere dei egin diete Herriko Etxeak eta France Bénévolatek: “Batzuetan, pertsona batzuk berez azaltzen dira Herriko Etxean lan boluntarioa egiteko, jakin gabe xuxen norekin mintzatu behar den”, esan dute deitzaileek. Seigarren urtea da bi erakundeen elkarlanari esker jardunaldi hau antolatzen dela.
Gazte Informazio Bulegoko Gérard Poveda teknikariak koordinatze lanak eginen ditu bi egunetan. Informazio gehiagorako Gazte Informazioaren Bulegora deitu (0559-20 41 41), eta ekimenaren inguruko galderak egiteko France Bénévolat elkartera idatz daiteke (frantsesez).

