Oarsoaldeko dantzarientzat, bi lehenengo postu Elorsoron
Asteburuan Oiartzunen jokatu dituzte Aurresku eta Soinu Zahar dantza txapelketak. Bi lehen postu lortu zituzten eskualdeko dantzariek: Oiartzungo Nerea Bideirak Soinu Zaharrean, A Sailean. Eta Errenteria-Oreretako Beñat Salegik Aurreskuan, B Sailean. Eskualdeko beste bost dantzarik lehenengo postuetan egotea lortu zuten. Lezoko Iker Belintxonek hirugarren postua lortu zuen Aurreskuan, A Sailean. Lezoko Nora Fraile eta Oiartzungo Katerin Artola bigarrena eta hirugarrena izan ziren Soinu Zaharrean, A Sailean. Aurreskuan, B Sailean, lehenengo hiru postuak izan ziren eskualdeko dantzarientzat: aipatu bezala, Beñat Salegik lortu zuen lehengo sailkatzea; bigarrena izan zen Aritz Olarte oiartzuarra, eta hirugarrena Asier Rios oreretarra. Soinu Zaharrean, B Sailean, lehenengo hiru postuak Billabonako eta Elgoibarko dantzariek eskuratu zituzten. Sailkapena Aurresku Txapelketa (A Saila) Aimar Odriozola. Ibarra. Aitor Lasa. Donostia. Iker Belintxon. Lezo. Soinu Zahar (A Saila) Nerea Bideira. Oiartzun. Nora Fraile. Lezo. Katerin Artola. Oiartzun. Aurresku Txapelketa (B Saila) Beñat Salegi. Errenteria. Aritz Olarte. Oiartzun. Asier Rios. Errenteria. Soinu Zahar (B Saila) Ane Urruzola. Billabona. Ane Espilla. Elgoibar. Andrea Arregi. Elgoibar.
Asteburuan Oiartzunen jokatu dituzte Aurresku eta Soinu Zahar dantza txapelketak. Bi lehen postu lortu zituzten eskualdeko dantzariek: Oiartzungo Nerea Bideirak Soinu Zaharrean, A Sailean. Eta Errenteria-Oreretako Beñat Salegik Aurreskuan, B Sailean.
Eskualdeko beste bost dantzarik lehenengo postuetan egotea lortu zuten. Lezoko Iker Belintxonek hirugarren postua lortu zuen Aurreskuan, A Sailean. Lezoko Nora Fraile eta Oiartzungo Katerin Artola bigarrena eta hirugarrena izan ziren Soinu Zaharrean, A Sailean. Aurreskuan, B Sailean, lehenengo hiru postuak izan ziren eskualdeko dantzarientzat: aipatu bezala, Beñat Salegik lortu zuen lehengo sailkatzea; bigarrena izan zen Aritz Olarte oiartzuarra, eta hirugarrena Asier Rios oreretarra.
Soinu Zaharrean, B Sailean, lehenengo hiru postuak Billabonako eta Elgoibarko dantzariek eskuratu zituzten.
Sailkapena
Aurresku Txapelketa (A Saila)
- Aimar Odriozola. Ibarra.
- Aitor Lasa. Donostia.
- Iker Belintxon. Lezo.
Soinu Zahar (A Saila)
- Nerea Bideira. Oiartzun.
- Nora Fraile. Lezo.
- Katerin Artola. Oiartzun.
Aurresku Txapelketa (B Saila)
- Beñat Salegi. Errenteria.
- Aritz Olarte. Oiartzun.
- Asier Rios. Errenteria.
Soinu Zahar (B Saila)
- Ane Urruzola. Billabona.
- Ane Espilla. Elgoibar.
- Andrea Arregi. Elgoibar.


