
Gidabaimenik gabe gidatzeagatik 33 urteko gizon bat atxilotu zuen pasa den ostegun arratsaldean Ertzaintzak. Patruila batek debekatutako norabide aldaketa egiten ikusi zuen auto bat eta geldiarazi egin zuen. Identifikatu ondoren ohartu ziren ertzainak ...

Atzo laugarren txakurkros proba izan zen Errenteria-Oreretan hainbat berritasunekin, Espainiako txapelketarako proba puntuagarria izateaz gain, I. Gipuzkoako txapelketa jokatu zen bertan. Probari dagokionez, Pedro Etxeberria zumaiarra izan zen ibilbidearen 6,3 kilometroak lehenengo osatu zituena eta emakumeetan Ana Perez (Burgos, Espainia). Gizonetan hasieratik Pedro Etxeberria zumaiarrak hartu zuen lasterketaren burua eta 1,5 kilometrora zegoen mendi tontorretik lehen postuan pasatu zen bigarrenari 30 bat segundo ateraz. Etxeberriak lasterketa guztia bakarrik egin zuen, eta atzetik 3 korrikalarik osatutako taldetxo bat eratu zen, baina ezin izan zuten Etxeberria aurreratu. Gipuzkoako txapelketari dagokionez, berriz, Eneko Agirre donostiarra izan zen garailea Senior Mailan; Patxi Azpiazu errenteriarra A Beterano Mailan; eta Jose Ramon Ortuoste elgoibartarra B Beterano Mailan. Nabarmentzekoa da ere Iban Angulo lezoarraren bigarren postua seniorretan. Horrenbestez, Gipuzkoako txapelketan maila ona erakutsi zuten eskualdeko korrikalariek. Gainera, Gipuzkoako Txapelketan sailkatutako guztiak Txakurkrosa Oarsoaldean taldeko kirolariak izan ziren. 47 gipuzkoar Txakurkrosa Oarsoaldean-ek antolatu zuen txapelketa Errenteriako Udalaren laguntzarekin eta gustura azaldu dira parte-hartzaileen kopuruarekin, batik bat gipuzkoarrenarekin. Izan ere, 47 izan ziren parte-hartu zuten korrikalari gipuzkoarrak. Gainera, kontuan izan behar da egun horretan bertan Guadalajaran ere (Espainia) jokatzen zen txakurkros txapelketa. Helduak bakarrik ez ziren izan txakurrarekin korrika ibili zirenak. Hala, haurrentzako proba ere antolatu zuten. Hamabi korrikalarik [...]

Kastro Berri tabernan ardo dastaketa egingo dute etzidamu, ostegunean, 19:30ean. Errioxako Ramon Bilbao upeltegiko Javier Gomez enologoa izango da Kastro Berrin, eta ardoen aurkezpena egin ondoren, herritarrek dastatu ahal izango dituzte.

Atzo trintxerpen kale garbiketa ez zutelako egin azalpenak eman ditu Udalak. Barkamena eskatu die Alkatetzak herritarrei, eta gertatutakoa ikertuko dutela eta jakinaraziko dutela agindu. Bide batez, egon den utzikeriarengatik isunak jartzea baldin badu...

Asteburua ez da ona izan talde pasaitarrentzat. Trintxerpek 2-3 galdu du Mondragonen kontra, eta Pasajesek 2-1 Aretxabaletaren aurka. Honenbestez, sailkapeneko bigarren postua galdu dute zuri-gorriek. Hernanik hartu die aurre eta zuri-gorriak sailkapen...

Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoak ate irekien jardunaldia antolatu du martxoaren 22ko Uraren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurten, bisita martxoaren 20an, igandearekin izango da eta herritarrek Endarako urtegia eta Elordiko Edateko Ura Tratatzeko ...

Asteburuan Oiartzunen jokatu dituzte Aurresku eta Soinu Zahar dantza txapelketak. Bi lehen postu lortu zituzten eskualdeko dantzariek: Oiartzungo Nerea Bideirak Soinu Zaharrean, A Sailean. Eta Errenteria-Oreretako Beñat Salegik Aurreskuan, B Sailean. Eskualdeko beste bost dantzarik lehenengo postuetan egotea lortu zuten. Lezoko Iker Belintxonek hirugarren postua lortu zuen Aurreskuan, A Sailean. Lezoko Nora Fraile eta Oiartzungo Katerin Artola bigarrena eta hirugarrena izan ziren Soinu Zaharrean, A Sailean. Aurreskuan, B Sailean, lehenengo hiru postuak izan ziren eskualdeko dantzarientzat: aipatu bezala, Beñat Salegik lortu zuen lehengo sailkatzea; bigarrena izan zen Aritz Olarte oiartzuarra, eta hirugarrena Asier Rios oreretarra. Soinu Zaharrean, B Sailean, lehenengo hiru postuak Billabonako eta Elgoibarko dantzariek eskuratu zituzten. Sailkapena Aurresku Txapelketa (A Saila) Aimar Odriozola. Ibarra. Aitor Lasa. Donostia. Iker Belintxon. Lezo. Soinu Zahar (A Saila) Nerea Bideira. Oiartzun. Nora Fraile. Lezo. Katerin Artola. Oiartzun. Aurresku Txapelketa (B Saila) Beñat Salegi. Errenteria. Aritz Olarte. Oiartzun. Asier Rios. Errenteria. Soinu Zahar (B Saila) Ane Urruzola. Billabona. Ane Espilla. Elgoibar. Andrea Arregi. Elgoibar.

Angela Vilariñok eskuratu zuen Hondarribiko V. Rallysprintaren garaipena larunbatean. 71 parte hartzailetatik, askok ez zuten lasterketa bukatu, eta garaipena eskuratzeko faborito zen Ander Vilariño ere, istripua izan eta probatik kanpo geratu zen....

Erdipurdiko jardunaldia izan da asteburu honetakoa Erregional Preferente mailako herriko taldeentzat: Touringek galdu egin du eta Beti Onak, berriz, berdindu. Sailkapenaren zuloan sartuta dabilen Irun 1902 taldea zeukan aurrez aurre Touringek etxetik k...

Dagoeneko eman daiteke izena aurtengo Udako Oporretan. Urtero moduan hiru aukera izango dituzte adin ezberdinetako haurrek: Txikiak (udaleku irekiak 6 urtera arteko haurrentzat), ludotekak (udaleku irekiak 7-11 urtera arteko haurrentzat) eta kanpamenduak (udaleku itxiak 16 urtera arte). Hori bai, aurten iaz baino plaza gutxiago izango dira. Iaz 1.000 haur ingururentzako plaza zegoen, baina aurten 800 haurrentzako baino ez da egongo. Hala eta guztiz ere, Udaletik nabarmendu dute iaz tanda batean baino gehiagotan izena emateko aukera zegoela eta aurten aukera hori batera murriztu dutela. Hori bai, aurrerago tokirik izanez gero bitan edo behar direnetan izena emateko aukera zabalduko dutela adierazi dute “plaza guztiak betetze aldera”. Udaletik jakinarazi dutenez, aurten ahalegina egin dute informazio guztia Interneten egon dadin. Hala, informazioaz gain, aurrematrikulaziorako txostenak ere Interneten aurki daitezke. Iaz bezala, beherapenak izango dira familia ugarientzat (%50) edo seme-alaba bat baino gehiago inskribatzen duten familientzat (%20). Txikiak 3-6 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta hiru txanda izango dira uztaila eta abuztua artean (lehenengoa uztaileko lehen hamabostaldian, bigarrena bigarrengoan eta hirugarrena abuztuko lehenengoan). 300 haurrek eman dezakete izena (lehen txanda 150ek, bigarrenean 100ek eta hirugarrenean 50ek). Hamarreko taldeak izango dira begirale batekin, eta bost begiraleko zuzendari bat egongo da. 10:00etatik 13:00etara egingo dituzte ekintzak. Ludotekak [...]

Xanistebanetako Pilota Txapelketan izena emateko epea irekita dute benjamin eta alebin mailetako pilotariek. Etzi, asteazkena, da izena emateko azken eguna. Iaz bezala, Benjamin Mailako pilotariek (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek), xanis...

Donostiako Auzitegiak 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio 21 urteko gazte bati, bikotekidea jotzeagatik. Larrigarria ere gehitu dio zigorrari Auzitegiak, «bikotekidea adingabekoen aurrean jotzeagatik (herriko dantzaleku baten aurrean, esaterako)...

Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zen atzo Donibane Lohizunen eta emaitza oso onak lortu zituzten eskualdeko ontziek. Seniorren Mailan, San Pedrok irabazi zuen, eta Hibaika bigarren izan zen. Gazteen Mailan San Pedrok eta San Jaune...

Oiasso erromatar museoak Bidasoako XI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa (FICAB) aurkeztu berri du. Azaroaren 15, 16, 17, 18 eta 19an izango da, eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 31an amaituko da. Oinarriak eta izen-emate orria museoaren we...

Irungo jeltzaleak ostiralean trenbide eremuaren berrantolamendurako protokoloaren sinadura-ekitaldian izan ziren, beraientzat “Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) lehentasuna” delako. Nolanahi ere, ostiralekoari “behar bain...

Hiriko trenbide eremua birmoldatzeko erakundeen arteko protokoloa sinatu zuten ostiral arratsaldean udaletxeko bilkura aretoan. Dokumentua joan zen urteko abenduan adostu zuten Madriden Espainiako Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako F...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. Edurne Viñasek Lilatoia komentatuko du. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ko zuzendari den Urko Etxebesteren eskutik, Oarsoaldeko kronika. 12:10ean: Aitor Etxeberria alkatea....