Angela Vilariñok irabazi zuen Hondarribiko V. Rallysprinta
Angela Vilariñok eskuratu zuen Hondarribiko V. Rallysprintaren garaipena larunbatean. 71 parte hartzailetatik, askok ez zuten lasterketa bukatu, eta garaipena eskuratzeko faborito zen Ander Vilariño ere, istripua izan eta probatik kanpo geratu zen....
Angela Vilariñok eskuratu zuen Hondarribiko V. Rallysprintaren garaipena larunbatean. 71 parte hartzailetatik, askok ez zuten lasterketa bukatu, eta garaipena eskuratzeko faborito zen Ander Vilariño ere, istripua izan eta probatik kanpo geratu zen. Angela Vilariñoren atzetik Iker Gayoso eta Diego Fernandez izan ziren bigarren, eta Mattin Villares hirugarren. Rally zirraragarria izan zen larunbatekoa, istripu larririk gabekoa, baina parte hartzaileen bertan behera ugarirekin.
Giro aparta izan zen herrian egun osoz, goizean autoak kirol kaian ikusteko aukera izan zen, eta jarraian lasterketaz gozatu zuten. Zorionez, eguraldia lagun izan zuten lasterketara hurbildu ziren milaka zaleek. Txapelketak deskantxua izango du datorren apirilaren 9a arte, egun honetan, Alegia eta Amezketa arteko Ñañarri Rallysprinta egingo dute.

