Stock azokan, aukeren bila
Herritar ugari hurbildu dira gaur goizean Merkatuzarren egiten ari diren Stock Azokara. 22 erakustokietan zehar arropa, zapatak, ile-apaindegiko produktuak eta beste zenbait produktu prezio onean erosteko aukera izan dute. Kamisetak 6 euroan, 10ean, 15...
Herritar ugari hurbildu dira gaur goizean Merkatuzarren egiten ari diren Stock Azokara. 22 erakustokietan zehar arropa, zapatak, ile-apaindegiko produktuak eta beste zenbait produktu prezio onean erosteko aukera izan dute. Kamisetak 6 euroan, 10ean, 15ean… prezio merkeak eta dendako produktuak.
Helduak erakustokietan zehar aukeren bila ari ziren bitartean, haurrak eurentzat prestatutako txokoan marrazten, jolasten eta beste zenbait ekintza egiten ibili dira. Erosketen ondoren atsedena hartu behar izaten da, eta hori ere pentsatu dute azokaren antolatzaileek Pasaiako Laurak Bat eta Errenteriako Errenkoalde merkatarien elkarteek. Horretarako, taberna jarri dute. Gainera, sarrera ordainduta (euro bat) kafea dohainik har daiteke.
Goizean bisitatzeko aukera izan ez dutenek oraindik badituzte orduak stock azokatik pasatzeko. Gaur egun osoz irekita egongo da arratsaldeko zortziak arte. Bihar pasatzea nahiago dutenentzat, berriz, goizeko hamarretan zabalduko dute azoka, gaur bezala, arratsaldeko zortziak arte.