Kantu kantari, gaurkoan txistulariekin
Hileko bigarren larunbata da gaur, eta oraingoan ere ez du hutsik egin kantu jirak. Eguerdiko hamabietan udaletxearen aurrean bildu dira kantariak, eta euskal kantak abesten aritu dira. Gaurkoan, gainera, udal txistulari bandak girotuta egon da erronda...
Hileko bigarren larunbata da gaur, eta oraingoan ere ez du hutsik egin kantu jirak. Eguerdiko hamabietan udaletxearen aurrean bildu dira kantariak, eta euskal kantak abesten aritu dira. Gaurkoan, gainera, udal txistulari bandak girotuta egon da erronda, eta bi tronpeta ere baziren.
Hamarnaka herritar animatu dira parte-hartzera, eta Erdialdeko kaleetan barrena ibili dira. Hemendik hilabetera beste hitzordu bat daukate.