Irun 1902-Touring eta Beti Ona-Dunboa Eguzki, gaur
Irundarren aurkako partidak jokatuko dituzte gaur Erregional Preferente mailako herriko bi taldeek. Touringek arratsaldeko lauetan ekingo dio lehiari Irun 1902-ren kontra, Gal stadiumean. Sailkapenari begiratuta (Touring laugarren da eta Irun 1902 azke...
Irundarren aurkako partidak jokatuko dituzte gaur Erregional Preferente mailako herriko bi taldeek. Touringek arratsaldeko lauetan ekingo dio lehiari Irun 1902-ren kontra, Gal stadiumean. Sailkapenari begiratuta (Touring laugarren da eta Irun 1902 azken bigarren), irundarrak gailentzeko moduan dira errenteriarrak, baina kontuan izan behar dute etxetik kanpo jokatzen dutela. Hiru puntuak lortuz gero, igoera postuetan sartzeko aukera izango luke Touringek, beti ere bere bi aurkari zuzenek (Ostadar eta Behobia) galtzen badute.
Haatik, partida zailagoa dauka Beti Onak sailkapenari begiratuta, igoera postuetan sartzeko borrokan dabilen Dunboa-Eguzki hartuko baitu etxean (Beraungo zelaian, 15:45ean). Errenteriarrak hamaikagarren daude sailkapenean eta irundarrak bosgarren. Hiru puntuak beharrezkoak ditu Beti Onak mailari eusteko, nahiz eta azken jardunaldietako garaipenei esker, nabarmen urrundu jaitsiera postuetatik.