Pedagogia libertariei buruzko jardunaldiak, Xenpelar Etxean
Datozen egunetan Askatasuna eta elkartasuna, pedagogia libertarioak jardunaldiak antolatu ditu La ilusion elkarteak. Etzi Rafael Cid kazetariak Dinamita cerebral: cultura y emancipacion (Garun dinamita: kultura eta emantzipazioa) hitzaldia emango du. A...
Datozen egunetan Askatasuna eta elkartasuna, pedagogia libertarioak jardunaldiak antolatu ditu La ilusion elkarteak. Etzi Rafael Cid kazetariak Dinamita cerebral: cultura y emancipacion (Garun dinamita: kultura eta emantzipazioa) hitzaldia emango du. Astebete beranduago Miquel Amoros anarkistak El antidesarrollismo, el único anticapitalismo (Antigarapena, antikapitalismo bakarra). Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira, Xenpelar Etxean.
Atzo lehen emanaldia egin zuten. Lehendabizi Viva la escuela moderna de Ferrer y Guardia (Aupa Ferrer eta Guardiaren eskola modernoa) dokumentala eman zuten, eta ondoren, Manu Monerrekin solasean aritu ziren Educación: reproducción o transformación social (Hezkuntza: erreprodukzioa edo gizarte eraldaketa) gaiaren gainean.
Hitzaldiez gain, hezkuntzari buruzko erakusketa ere jarri dute, eta hilaren 19ra arte ikusteko aukera izango da, Xenpelar Etxean ere.