Osakidetzak eta Udalak Itsas Etxea eraikitzeko hitzarmena sinatu dute
Gaur sinatu dute Hondarribiko Udalak eta Osakidetzak, Itsas Etxea osasun zentroa birmoldatzeko obren kudeaketa aginduari buruzko hitzarmena. Osakidetzak, eragiletasun eta eraginkortasun arrazoiak direla medio, egoki deritzo Hondarribiko udalari uztea Itsas Etxea osasun zentroa birmoldatzeko obren exekuzioa. Era teknikoko arrazoiek aholkatzen dute proiektua eta eraikinaren zabaltzea exekuzio unitate bakar modura enpresa berari agintzea. Eraikin berria eraikiko duen esleipeduna Arkilan enpresa da. Orain, Osakidetzak osasun etxearen zerbitzua aurrefabrikatuetako eraikinetan eskaintzen du, behin-behineko moduan. Handitze lanak hasi aurretik, Hondarribiko osasun zentroa Itsas Etxeko lehen solairuan zegoen, auditorioa beheko solairuan, Itsasoko Gizarte Institutua bigarren solairuan eta arrantzalearen etxea hirugarren solairuan. Osasun etxea zaharkituta zegoen, handitzen ari den biztanleriaren beharrei erantzuteko. Bi alderdiek sinatutako akordioaren ondorioz, Itsas Etxea erabat birmoldatuko dute, eta osasun etxearen okupazioa zabalduko dute. Gainera, Osakidetzak ondoko eraikinaren zati bat hartuko du, eta gutxienez 75 metro karratuko gunea gorde beharko dute Itsasoko Gizarte Institutuko bulegoetarako. Zerbitzu berriak ondorengoak izango dira: beheko solairuan; bezeroaren arreta arloa, proba osagarrien aretoa eta sendaketa aretoa, lehen solairuan; medikuntza orokorreko 7 kontsulta eta 7 erizaintza kontsulta, bigarren solairuan; 2 pediatria kontsulta, 2 erizaintza pediatrikoko kontsulta, emakumearen arreta arloa, ginekologia eta emagin kontsulta, medikuntza orokor eta erizaintzako kontsulta bat, 2 bulego, bilera aretoa, artxiboak eta IGIko bulegoak, eta [...]
Gaur sinatu dute Hondarribiko Udalak eta Osakidetzak, Itsas Etxea osasun zentroa birmoldatzeko obren kudeaketa aginduari buruzko hitzarmena. Osakidetzak, eragiletasun eta eraginkortasun arrazoiak direla medio, egoki deritzo Hondarribiko udalari uztea Itsas Etxea osasun zentroa birmoldatzeko obren exekuzioa. Era teknikoko arrazoiek aholkatzen dute proiektua eta eraikinaren zabaltzea exekuzio unitate bakar modura enpresa berari agintzea. Eraikin berria eraikiko duen esleipeduna Arkilan enpresa da.
Orain, Osakidetzak osasun etxearen zerbitzua aurrefabrikatuetako eraikinetan eskaintzen du, behin-behineko moduan. Handitze lanak hasi aurretik, Hondarribiko osasun zentroa Itsas Etxeko lehen solairuan zegoen, auditorioa beheko solairuan, Itsasoko Gizarte Institutua bigarren solairuan eta arrantzalearen etxea hirugarren solairuan. Osasun etxea zaharkituta zegoen, handitzen ari den biztanleriaren beharrei erantzuteko.
Bi alderdiek sinatutako akordioaren ondorioz, Itsas Etxea erabat birmoldatuko dute, eta osasun etxearen okupazioa zabalduko dute. Gainera, Osakidetzak ondoko eraikinaren zati bat hartuko du, eta gutxienez 75 metro karratuko gunea gorde beharko dute Itsasoko Gizarte Institutuko bulegoetarako.
Zerbitzu berriak ondorengoak izango dira: beheko solairuan; bezeroaren arreta arloa, proba osagarrien aretoa eta sendaketa aretoa, lehen solairuan; medikuntza orokorreko 7 kontsulta eta 7 erizaintza kontsulta, bigarren solairuan; 2 pediatria kontsulta, 2 erizaintza pediatrikoko kontsulta, emakumearen arreta arloa, ginekologia eta emagin kontsulta, medikuntza orokor eta erizaintzako kontsulta bat, 2 bulego, bilera aretoa, artxiboak eta IGIko bulegoak, eta hirugrren solairuan; errehabilitazioa, liburutegia, artxiboa, biltegia eta Arrantzale Etxea.
Guztira 1.328 metro karratu izango ditu Itsas Etxe berriak, eta 2.330.500 euroko aurrekontua daukate lanak aurrera eramateko.