Egiteko asko falta dela gogoratzeko eguna

Hauek dira erakundeek, emakume taldeek eta gizarte eragileek gaurko Irunen antolatu dituzten ekintzak: Argoiak elkarteak antolatuta, 12:00etan Meza San Jose langilearen parrokian (Larreaundi). 14:00etan emakumeentzako bazkaria Munantxo jatetxean, Irun...

Hauek dira erakundeek, emakume taldeek eta gizarte eragileek gaurko Irunen antolatu dituzten ekintzak:

  • Argoiak elkarteak antolatuta, 12:00etan Meza San Jose langilearen parrokian (Larreaundi). 14:00etan emakumeentzako bazkaria Munantxo jatetxean, Irungo eta Hondarribiko emakume guztiei irekita.
  • Udaleko Gizarte Ongizate arloak antolatuta, kale antzerkia: Ipso Facto konpainiak Martxoaren 8a 100 urtez antzeztuko du Colon pasealekuan (Luis Mariano inguruan), 11:30etik 13:30era.
  • Bilgune Feministak erakusketa bikoitza muntatuko du 17:30etik 19:00etara Luis Marianon. Batetik, hiriko puntu beltzen mapa azalduko dute, eta bestetik, emakumeek Irun eraikitzen izandako garantzia agertuko dute.
  • Elkarretaratzea, 19:00etan Oiasso erromatar museoan. Egunero izan beharko luke Martxoak 8 leloarekin.

Horrez gain, martxoaren 8aren harira, Oiasso erromatar museoak Pilar Utrilla Zaragozako Unibertsitateko Historiaurreko katedradunari elkarrizketa egin dio. Museoko webgunean ikus daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.