Senidetasun bazkaria egingo dute Portu Agintaritzako langileek
Urtero bezala, Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) langileek senidetasun bazkaria egingo dute hilaren 12an (larunbata), Petritegi sagardotegian. Bazkarian, PPAko langileak eta erretiroa hartu dutenak elkartuko dira. Izena emateko azken eguna datorren as...
Urtero bezala, Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) langileek senidetasun bazkaria egingo dute hilaren 12an (larunbata), Petritegi sagardotegian. Bazkarian, PPAko langileak eta erretiroa hartu dutenak elkartuko dira.
Izena emateko azken eguna datorren astelehena da (hilak 7). Horretarako, 943 35 18 44 zenbakira deitu behar dute interesdunek edo Portu Agintaritzara hurbildu.
Beste ekintzak
Bestalde, hainbat jarduera prestatuko ditu Portu Agintaritzak: Squash, ping-pong eta dardo torneoak, mendi irteera, futbol partida, arrantza, musa, tutea eta toka.