Mozorro jaitsierarekin hasiko dira bihar Inauteriak San Pedron
Gaur arratsadean iritsiko dira San Pedrora Inauterietako lehen oihartzunak, Itsas Gela elkarteak Mater ontzian antolatutako pirata Festarekin. Inauteriak, baina, ez dira horrekin bukatuko. Bihar ere izango da zerrekin gozatu. Txarangarekin lagunduta, Z...
Gaur arratsadean iritsiko dira San Pedrora Inauterietako lehen oihartzunak, Itsas Gela elkarteak Mater ontzian antolatutako pirata Festarekin. Inauteriak, baina, ez dira horrekin bukatuko. Bihar ere izango da zerrekin gozatu.
Txarangarekin lagunduta, Zamateten bilduko dira herritarrak, 18:00etan, handik herriko erdigunera festa giroan jaisteko. Kalez kale ibili ondoren, mozorrorik onenak hautatu dituzte denon artean, eta horiek saritu. Arraunlari kalean egingo dute lehiaketa.
Afaria ere antolatu dute, Antxeta elkartean eta Begi Haundi tabernan, sagardotegi menuarekin, eta txartelak aipatu bi tabernetan eros daitezke.
Parranda ordu txikiak arte luzatu nahi dutenek, Pelusiños Pubean izango dute aukera, musika dantzagarriarekin lagunduta.

